3 eguneko baraualdia burutzen ari dira Bilbon, gose greban aurkitzen diren preso kurduekiko elkartasunez

Pasa den azaroaren 20an, Iraneko Kurdistanen dagoen Urmiye kartzelan 30 preso politiko kurduek gose grebari ekin zioten bere eskubideen etengabeko urraketa salatzeko. Hau dela eta Bilbon, bi emakume kurduek, Herri Kurduarekin Elkartasuna Ekimenako partaideak, 3 eguneko gose grebari ekingo diote, astelehenean hasita, Urmiyeko kartzelan dauden presoekin elkartasuna adierazteko.

30 preso politikoek gose greba honekin presoek kartzeleroen eskutik jasaten duten etengabeko jazarpena salatu nahi dute, lapurretak, liburutegia erabiltzeko debekua, senideen bisitak bertan behera uztea, besteak beste.

Los 5 héroes ya están juntos en Cuba!

A pocos días de que se cumplan 56 años de la victoria revolucionaria en Cuba que hizo caer a la dictadura de Batista, la Isla heroica ha recibido la noticia de la liberación de los tres cubanos antiterroristas que permanecían encarcelados en EE.UU., pertenecientes al grupo conocido como «Los 5». Gerardo Hernández, Ramón Labañino y Antonio Guerrero se han reunido con sus dos compañeros René González y Fernando González quienes ya fueron liberados tras cumplir largas penas (15 y 17 años respectivamente). Se pone fin así a una de las mayores injusticias cometidas contra Cuba.

Herri katalanetako azken sarekadaren aurrean Askapenaren elkartasun mezua

Pasadan abenduaren 16an, herri katalanetako mugimendu libertarioaren aurkako sarekadaren harira, Askapenak elkartasuna helarazi nahi du atxilotuak izan ziren 11 kideei baita operazio poliziala bera gogorki salatu ere.

Oraingoan ere, argi ikusi dugu noraino heltzen diren Estatu Espainolaren atzapar luzeak eta zoritzarrez, beste behin ere testigu izan gara lege antiterroristaren aitzakipean ematen diren atxiloketa eskandalagarriaz. Azken finean, zapaltzen gaituen sistema honen aurkako lan politiko eta soziala kriminalizatu nahi dute eta horretarako, oraingoan bezalaxe, muntai polizial lotsagabeen bidez isilarazi nahi dituzte herritarrak.

Donbassekiko aste solidarioa Iruñeako elkartasun egunarekin amaitu zuen Askapenak

IKUSI:¿Qué está pasando en Ucrania? Claves para entender el conflicto

Joan den asteko asteazkenean, Donbassekin aste solidario bati hasiera eman zion Iruñerriko Askapenak. Zizurreko Esparru Gaztetxean hitzaldia egon zen Zizurreko Ernairekin batera antolatuta, eta jendetza egon zen gai ezezagun honen berri izateko asmoz. 40 gazte baino gehiago elkartu ziren, eta pozik atera ziren bertatik, lehen eskutik jasotako informazioa eskuratuta.

Larunbatean, Ernai, Kateak Astintzen, Iruñea Antifaxista eta Askapenak Donbassekin elkartasun eguna ospatu zuten Iruñerrian. Eguerdiko 12tan hasi ziren Kalekalden Donbasseko egoeraren inguruko hitzaldiarekin, Ukraina ekialdean kazetari  lanetan egondako Askapenako militantearen eskutik. Gatazkaren nondik norakoak azaldu eta bertako egoeraren berri eman zuen, joandako bi kideek ateratako argazkiekin lagunduaz. Hogei pertsona inguru egon ziren hitzaldian, eta bertaratutako jendeak interes handiarekin jarraitu zuen, galdera asko eta informazio elkartrukatze aberasgarriarekin. Ondoren bazkaria egin zuten; 50 pertsona elkartu ziren bertan, eta Donbasseko gaiaren inguruan gehiago sakontzeko probestu zuten tarte lasai hau.

Orriak