Bilboko kaleak beste behin Palestinaren aldeko aldarriz bete ziren atzo

Atzoko egunez, beste behin asko izan ziren Israelek Gazan burutzen ari den sarraskia salatzeko eta Palestina osoari elkartasuna adierazteko Bilboko kaleetara atera zirenak. Bihotz Sakratuaren plazan hastekoa zenean, ertzain ugari agertu ziren manifestaziorako baimena eskatuz (beraiei ez omen zitzaien iritsi), eta kamerekin manifestazioan parte hartu behar zuen jendea grabatu zuten. Hasierako tentsio unea pasatuta, eta indar polizialaren 3 furgoiaz inguratuta, manifestazioak aurrera egin zuen Plaza Eliptikoraino "Israel Genozida" "Israeli Boikot" eta "Palestina Askatu" bezalako oihuen artean.

Palestinaren aldeko mobilizazioek ez dute etenik Euskal Herrian!

Israelgo Estatuaren interbentzio sionistak aurrera jarraitzen duen bitartean Euskal Herrian Palestinar herriaren aldeko elkartasun ekimenek ez dute mugarik!

Uztailak 23

BILBO 19:00etan MANIFESTAZIOA eta giza katea. Bihotz Sakratutik

DONOSTIA 19:00etan MANIFESTAZIOA Boulebarretik

TUTERA 20:00etan ELKARRETARATZEA Foruko Plazan

Uztailak 24

IRUÑEA 19:00etan ELKARRETARATZEA Parlamentuaren aurrean, Sarasate pasalekuan

ARRASATE 19:00etan ELKARRETARATZEA Herriko Plazan

ANDOAIN 18:00etan ELKARRETARATZEA Basteron

OÑATI 19:00etan ELKARRETARATZEA Onako plazatxoa

BERGARA 19:30ean ELKARRETARATZEA Irala kalean.

EIBAR 19:00etan ELKARRETARATZEA Untzaga plazan.

ARBIZU 19:00etan ELKARRETARATZEA. Ermitako olibondoan

LEKEITIO 19:30etan ELKARRETARATZEA. Eskolapean

AZKOITIA 19:30etan ELKARRETARATZEA. Eliz-atarian

LASARTE 19:00etan ELKARRETARATZEA okendo plazan

Uztailak 25

HONDARRIBI 13:00etan ELKARRETARATZEA San Pedro kalean (Azeri parean)

Uztailak 26

INTXAURRONDO (DONOSTIA) 12:00etan MURAL MARGOKETA Zulo Zahar elkartean

ALTSASU 19:30etan ELKARRETARATZEA udaletxe aurrean

Uztailak 27

BASABURUA (Aizarotz)

11:00etan MURAL MARGOKETA

13:00etan ELKARRETARATZEA ETA EKITALDIA

19:00etan "Too shoot an elefhant" DOKUMENTALAREN EMANALDIA

Uztailak 29

URIBARRI (BILBO) 20:00etan ELKARRETARATZEA arrapala mekanikoan

INTXAURRONDO (DONOSTIA) 20:00etan HITZALDIA pasa den urtean Askapenaren Palestinako birgadan parte hartu zuen kide batekin Zulo Zahar elkartean

GASTEIZ 19:00etan MANIFESTAZIOA

Uztailak 31

ARROSADIA (IRUÑEA)

19:00etan ELKARRETARATZEA Felixa Munarriz Plazan

20:00etan HITZALDIA

22:00etan "5 camaras rotas" DOKUMENTALAREN EMANALDIA

Premier kosmetiko dendaren aurrean "Israeli Boikot" aldarripean elkarretaratzea burutu genuen atzo

Atzo goizean, Israelen aurkako boikota, zigorrak eta desinbertsioak kanpainaren alde egiten dugun gizarte ekintzaileok, Bizkaiko BDZ Nodoa osatzen dugunok deituta 60 lagun inguru elkartu ginen Premier kosmetikoen enpresak Bilbon duen dendaren aurrean.

Memoria dugulako, Faxismoari ez!

Autoritarismo faxista ez dago gaindituta, eta sionismoaren izenean gaur egun indarrean dagoen faxismoa salatu nahi izan genuen uztailaren 18an Gernikan Ahaztuak eta Askapenak elkarlanean antolatu genuen ekitaldian. Israelgo estatu sionista Palestinan burutzen ari den sarraski berriaren aurrean eta altxamendu frankistaren 78. urteurrean Gaza eta Gernika elkartasun eta borrokaz lotu nahi izan genituen. Memoria dugulako, inpunitate frankistari eta sionistari aurre egin behar diogula azpimarratu eta elkartasunetik konpromisorako saltoa eman behar dugula adierazi genuen, salaketa eta ekimenetatik BDS kanapinan sakontzera.

Hona hemen Askapenako kideon hitzartzea:

Orriak