Submitted by admin on Az, 2014/06/11 - 06:42
Udara honetan 20 urte beteko dira Filtroko gertaera jaso zela. Urteurrenaren testuinguruan gaur hemen batu garen Askapenako kide, Oñatiko herritar eta eragileok elkarlanean ekainaren 21erako, Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Nazioarteko Egunerako, ekitaldi politikoa eta egun guztiko egitaraua antolatu dugu.
Urteetan zehar ugari izan dira arrazoi politiko eta jazarpenak bultzatuta Euskal Herritik ihes egin behar izan duten euskal herritarrak. Atzerrian ere errepresio gogorra pairatu izan dute ordea. Horren adibide dira Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatu politikoak, Uruguayen atxilotu eta Espainiara estraditatuak izan ziren 1994ako abuztuaren 24ean.
Submitted by admin on Al, 2014/06/09 - 20:47
Sardiniako Ezker Independentistaren aurka burutzen ari diren epaiketa politikoaren aurrean ondorengoa adierazi nahi dugu:
Zortzi urte igaro dira Italiako Estatuak Sardiniako Ezker Independentistaren aurkako sarekada batean 10 lagun atxilotu zituenetik. Errepresio golpe haren helburua argia zen, Sardiniako askapen borroka kriminalizatu eta etetea.
“Arcadia” bezala izendatu zen operazio polizial haretan, 10 kide atxilotzeaz gain 54 militante auziperatuak izan ziren eta 70 erregistro baina gehiago burutu zituzten etxe pribatu zein egoitzetan. 400 polizia baina gehiagok parte hartu zutela kalkulatzen da eta azken 20 urteetan Italiak antolakunde politiko baten aurka buruturiko kolpe errepresiborik handiena izan zen.
Submitted by admin on Al, 2014/06/09 - 20:02
Kalean da dagoeneko GORA! Herria Askapenaren aldizkariaren ale berria! Oraingo honetan lehen orrira ekarri nahi izan dugu Filtroko gertaera, izan ere udara honeta, abuztuaren 24ean zehazki 20 urte beteko baitira hiru euskal errefuxiatu politikoren estradizioa ekitiditeko ahaleginetan Uruguayko herriak kaleak hartu eta bortizki jipoitua izan zen. Poliziaren errepresioak Fernando Morroni eta Roberto Facal erail zituen.
Submitted by admin on Al, 2014/06/09 - 19:41
Ia astebete igaro da #VenezuelaBrigadako kideak agurtu genituela. Esperientzia eta dinamika zinez interesgarria eta aberasgarria izan zela ezin uka. Hamaika bilera eta beste hainbeste hitzaldi, ehunka galdera eta kilometro... baina zalantzarik gabe gure herrien askapen borrokan lanean ari garenon arteko esperitzia trukaketak merezi du!
14 urte luzetan zehar, udaraz udara Venezuelara brigadak antolatu ostean ohore eta plazer handia izan da gurean, kasu honetan gure herri txikian Venezeulako herri eragile ezberdinetan lanean dabiltzan 5 kide jasotzea.
Orriak