Irratia quechueraz, nazioen hizkuntzak eta uraren defentsa, Bolibiako brigadaren kronika berri honen ardatzak

Bolibiako brigadaren 4.kronika

“Lachiwana Radio Alternativa” ezagutzeko aukera izan genuen, bertako kideak diren Agustin, Victor, Norma eta Robertori esker.

Irratia nola sortu zen eta zer egiten duten azaldu ziguten. Irratia quechueraz eta gaztelaniaz igortzen da eta komunitatetan eta Cochabambako auzo marjinaletan entzuten da, emakumeen artean batez ere.

Lachiwana irratia jatorrizko herrien komunikazioaren behar bezala sortu zen, 2004 urtean. Garaipen txiki bat izan zela esan dezakegu, quechuerazko lehenengo irratia izan baitzen. Irratiak bi funtzio nagusia bete ditu: politika eta kultur arloa, jatorrizko herrien borroka moduan. Antzinako komunitateen baloreak berreskurapena: elkartasuna, elkarrekikotasuna, Pachamamari (Amalurra) errespetua.

Askapenaren brigada Saharan: elkartasun zubiak eraikitzen

Saharako lurralde okupatuetan egondako brigadaren hirugarren kronika honetan CSTS sindikatuaren ordezkariekin, Saharako ikasleekin eta Gdeim Izikeko koordinadoraren kideekin egindako bileren berri eman digute. Baita Euskal Herrian idatzitako ehundaka postal entregatu zizkiela kontatzen digute ere.

Postalak idazteko kanpaina abian jarri zuen Askapenak duela hiru urte eta aurten Saharako preso politikoei zuzenduta zegoen.

Boliviako brigadaren kronika berri bat Santa Cruz eta Cochabambatik

Bolibiako brigadaren 3. kronika honetan Santa Cruz eta Cochabamba hirian egin eta ikusitakoa plazaratzen digute.

Santa Cruzeko parlamentuan Euskal Herriaren errealitatearen berri emateko aukera izan dute Askapenaren brigadistek baita Kubarekiko elkartasuna bideratzen duen erakundearekin hainbat ekimen burutu elkarlanean.

Santa Cruzeko azken egunean, nekazaritza eskola autogestionatu hau bisitatu genuen. La Guardian, Santa Cruz kanpoaldean kokatzen da eta herrialde indigenetako gazteei nekazaritza nahiz abeltzantzako jakintzak ematea du helburu, betiere eskola popularraren jarraibideak jarraituz.

2. kronika Bolibiatik: Evo Moralesi ongi etorria eta bilerak MST eta Columna Surreko ordezkariekin

Boliviara heldu ginenetik, Europan Evori gertatu zitzaionaz egunero zer edo zer entzuten dugu, eta baita Evoren ahotik ere. Uztailaren 6an Evo Morales presidentea etorri  zen Santa Cruzera eta esan ziguten ongi etorria egingo zutela, hortaz,  aireportura joan ginen gure babesa emateko.

Hor bertan Evo Moralesen hitzak entzun genituen:

“Se demuestra lamentablemente que esos países europeos que, por lo menos que yo conozca, eran grandes defensores de los derechos humanos, defensores de los tratados y los convenios internacionales, que  cuando el patrón les impone, no hay ninguna defensa ni a la democracia, ni a los tratados, ni a los convenios, menos a los derechos humanos. No se puede entender que algunos países de Europa sean fieles sirvientes del gobierno de Estados Unidos, realmente yo me quedé sorprendido. […] Pero también eso demuestra a la clara que tienen mucho temor los Estados Unidos y sus aliados sobre las profundas transformaciones y especialmente la liberación de nuestros pueblos en América Latina. […]

Orriak