Herri harresia eta herrien arteko zubiak

Gaur goizaldean hasi eta lau orduren ostean jadanik atxilotu dute Urtza Akorta.

Askapenatik gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu berari, eta baita elkartasunaren harresia osatu duzuen guztioi.

Palestinarren honamendiaren urtemuga da gaur, maiatzaren 15, palestinarrentzat egun seinalatua, hondamendiaren hasiera data.   Ondarrua eta Euskal Herrian ere, ezin esan egun alaia dugunik gaurkoa.

Atzokoan baina, Palestina Sarearen baitan, gure artean dugun Adel Abou Salem, errefuxiatu palestinarra LIbanon, Ondarroako erresistentzia gunean izan genuean.

Bertatik bertara ezagutzeko parada izan zuen Adelek, haur, gazte, heldu eta aitona amonek osaturiko herri harresia, bertako giroa, goxotasuna eta nola ez, atxiloketaren itzal etengabea.

Arratsaldeko 16:00etan hitzaldia eman zuen bertan, errefuxiatu palestinarrek bizi duten egoera latza azaldu zien bertaraturiko lagunei.

Izan ere, baldintza gogorrak dira oso palestinarrarenak, eta errefuxiatuen egoera beti geratu ohi da bigarren maila batean.

Gora herri harresia eta herrien arteko zubiak!

Solidaridad vasca con l@s jornaler@s andaluces

"Baserritarras" se acercan al Gobierno Militar de Bilbo‏ en apoyo a jornaler@s andaluces, bajo el lema "La tierra para quien la trabaja".

Bajo este lema, se ha plantado ante el Gobierno Militar de Bilbao decenas de plantas en solidaridad con las familias jornaleras de Andalucía que llevaban 2 semanas acampadas a las puertas de la finca “Las Turquillas”, propiedad del Ministerio de Defensa. Ayer domingo estas familias fueron desalojadas por la Guardia Civil.

M30-ko greba orokorra prestatzeko batzarrak izango dira Aiaraldean

Maiatzaren 30ko greba orokorra prestatzeko helburuarekin Aiaraldeko Plataformak deia egin die eskualdeko herritarrei aste honetan izango diren batzarretan parte hartzeko.

Amurrion, maiatzaren 15an, Urduñan ostegunean eta Laudion ostiralean  izango dira bilkurak aipatutako herrietako kultur etxeetan, 19:00etan hasiko direlarik.

Palestinarekin elkartasun astea eta Elizondon izango den eguna aurkeztu du Sareak

Prentsaurrekoaren bideoa ikusi

Prentsaurrekoaren audioa entzuteko:

Ver el video de la conferencia de prensa

Escuchar el audio de la conferencia de prensa:

Euskal Herria Palestina Sarea duela hiru urte sortu genuen, hain zuzen, Palestinako ehunka eragilek eskaturikoari jarraituz, Euskal Herrian ere, nazioarteko BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) ekimena idartu asmoz.

Honela, Palestinarekin elkartasuna sustatu eta palestinarren eskubideak bermatu artean, Israel presionatzea du xede egitasmoak. Etengabeko auzolan honetan, bertan batzen garen eragile, alderdi eta sindikatuek, aurtengoan, Maiatzeko Nakba egun adierazgarriaren baitan, aste osoa iraungo duten ekimen eta agerraldiez gain, Euskal Herria-Palestina egunaren berri ematera gatozkizue.

Orriak