Nazioarteko VII. Elkartasun astea Euskal Herriarekin aukezpenaren prentsaurrekoa

Leer el texto y ver el video de la conferencia de prensa en castellano

Ez dugu izaterik aske haiek gabe!
Euskal preso eta iheslariak kalera!


Nazioarteko VII. Elkartasun astea Euskal Herriarekin
2013ko martxoaren 2tik 10era

Askapenak, Euskal Erakunde Internazionalistak, Euskal Herriaren Lagunekin batera, parte hartzera deitzen zaituzte Nazioarteko VII. Elkartasun astean, martxoaren 2tik 10era burutuko dena Europa nahiz Latinoamerikako 10 herrialdetatik gora.

Gure herriarekin elkartasunez antolaturiko jardunaldi berri honetan, EHLek 25 hiri baino gehiagotan ekimen sozial, kultural eta politikoen bidez, euskal preso politiko eta errefuxiatuek gure prozesuan izan beharreko parte hartzea aldarrikatuko dute. Aldi berean, espainiar nahiz frantziar estatuek gatazkaren konponbide politikoa oztopatzen duen errepresioaren amaiera exigituz.

Izan ere, gure borrokan aurrera egiteko, ezinbestekoa da, preso eta iheslarien egoerari aurre egitea, ehunka eta ehunka baitira gure herrian, askatasuna ostu dieten edota euren etxeak utzi behar izan dituzten gizon-emakumeak. Salbuespen neurrietan datzan espetxe eta zigor politika suntsitzailea desegin beharra dago.
Halaxe eskatzen du Euskal Herriak, aurtengo urtarrilean bezala, 100.000 lagunetik gora batzen dituzten manifestazio erraldoietan. Atzean geratu behar dira presoak euren etxeetatik urrun mantentzen dituen sakabanaketa, militante politikoekiko jazarpen eta atxiloketak, gaixo larriak kartzeletan bahitzeko erabakiak eta bizi osora arteko espetxe zigor ezkutua.

Aipaturiko egoerak desagertzea lehen urratsa izango litzateke, halabeharrez presoak askatuko dituen eta iheslariak etxera ekarri beharko dituen konponiderako. Izan ere, eurak izan dira eta izango dira, gaur egun bezalaxe, orain dela hamarkada asko Euskal Herriak abiarazi zuen nazio eraikuntzarako prozesuaren protagonista nagusiak.
Borroka honen ezaugarri bakarra baina, ez da Estatuen zurruntasun zapaltzailea; kapitalaren oldarraldiak ere, uneotan, gero eta herri eta pertsona gehiago uzten du miserian itotzen; bai Euskal Herrian, bai munduan. Kapitalismoak ez du duda izpirik egiten herri langileon lorpenak hutsaren pare jartzen edo herri sektoreen aurkako errepresio eta esplotazio areagotzen.

Borroka hau beraz, haiekin batera eramango dugu aurrera, aske behar ditugulako Euskal Herriko kaleetan. Behar ditugu, bai, eta ez bakarrik oinarrizko justiziak hala eskatzen duelako eta herritar gehienek hala aldarrikatzen dutelako, baizik eta ezinbestekoak direlako Euskal Herri aske eta sozialista eskuz esku eta guztiok batera eraiki dezagun.
Eta borroka horrexetan dihardute, urtez urte, Euskal Herriaren Lagunek, Euskal Herriarekiko elkartasun sareko burkideek; eta bere-berea duten izaera internazionalistan oinarrituz, gure herriaren askapen borrokarekin bat egiten dute.

Hemen, Euskal Herrian, zein elkartasuna ezagutzen duten beste herrietan oso argi dugulako ez dugula izaterik aske haiek gabe, Euskal Herriko 12 eragile europako hamaika herritan barrena ibiliko dira, internazionalismoa bertatik bertara sentituz. Hala nola, Bilgune feminista, Etxerat, Herrira, Euskal Herrian Euskaraz, Ahaztuak, Ikasle Abertzaleak, Gazteak, Elkartzen, Askapena eta Preso Politikoen bitartekariak izango dira munduari erakutsiko dietenak euskal herriko borroka desberdinak, gatazkaren konponbide edo eraikuntza sozial eta nazionaleko borrokak bertaratuz.

Honetaz gain, hainbat hiritan Barrura begiratzeko lehioak dokumentala emango da, presoen beharrezkoa kontakizuna gerturatuz.
Azkenik asteari amaiera emanez, Europa zein Latinoamerikan hainbat elkarretaratze egingo dira Estrasburgoko auzitegiak eman beharreko 197/2006 doktrinaren ebazpena tarteko, salbuespen neurriak desaktibatu ditzatela eskatuz.

Ez dugulako izaterik aske haiek gabe!

Preso politiko eta errefuxiatuentzat askatasuna!

Hamaika herri borroka bakarra!

Etorkizunaren defentsan, otsailaren 28an Sakanan greba orokorra eta martxa parlamentura

Sindikatu,  eragile, alderdi politiko, erakunde eta Sakanan itxitako enpresa ordezkari ezberdinek Greba Orokorra deitu dute Sakanan datorren otsailaren 28rako. Sakana eta bere etorkizunaren defentsan eta UPNren politika ekonomiko inposatzaileak salatzeko langile eta herritar orori kalera ateratzeko deialdia luzatu die.

«Jada, krisiaren 5.urteari ekin diogu Sakanan. Egoeraren larritasuna begi bistakoa da bailara osoan: hamarnaka enpresa txiki, ertain eta handi itxita, ehundaka lanpostu suntsituta, 1800 langabetu baino gehiago (2008an baino 3 aldiz gehiago), gazteen erdia langabezian, komertzioa eta ostalaritza kinka larrian, lehendabiziko sektorea bizi irauten, hezkuntza, osasun eta zerbitzu sozialak murrizturik...

Jakinda Iruñako Gobernutik ez dugula laguntzarik jasotzen, ez proposamenik, ez ekimenik gure egoera sozio ekonomikoa dinamizatu eta suspertzeko, mugitzea erabaki genuen sakandarrok eta 2011an krisi mahai biltzea lortu zen, sindikatu, alderdi, enpresari elkarte eta eragile ezberdinak adostasun garrantzitsuetara iritziz. Sakanatik Sakanarako dinamika bati ekitea erabaki zen, lan postu duhinak sortu, gure ehun ekonomikoa suspertu eta herritarron ongizatea hobetzeko.

Concentración en solidaridad con los presos políticos vascos encarcelados en Nantes

¡Solidaridad internacionalista! Esa es la consigna de Euskal Herriaren Lagunak Naoned, de Nantes).

Breizhistance-IS hace un llamamiento a unirse a este llamamiento y a la movilización en apoyo de los presos políticos vascos que llevan varias semanas encarcelados en la cárcel privada Bouygues de Nantes, Gorka Azpitarte Rejado y Saioa Sanchez Iturregi.

Siempre hemos apoyado a nuestros hermanos y hermanas de lucha de Euskal Herria y cuando todavía hoy se abate una vez más sobre ellos una despiadada represión colonial. ¡Alejar a unos militantes políticos encarcelados de sus familias, de sus amigos y de su país, simplemente es inadmisible! Queremos denunciar la política de dispersión de los presos que desde hace ya demasiados años realizan los Estados francés y español. Hoy Francia apoya ampliamente la llamada «Doctrina Parot», que emprendió España en 2006 y que tiene por objetivo privar a las presas y presos políticos vascos de cualquier beneficio o reducción de pena. Recordemos que Manuel Valls continúa negándose a firmar la orden de extradición de Georges Abdallah, el preso político más antiguo del Estado francés, y que hace solo unos meses entregó a la justicia de excepción española a la militante vasca Aurore Martin.

Maccabi eta Israeli boikot! Entzun gaitzatela!

Otsailak 28 Tel Aviv-eko Maccabik Gasteiz bisitatuko du. Euskal Herria-Palestina saretik sionismoaren ordezkari hauen bisitari aurre egiteko hainbat ekimen antolatu ditu eta Eusko Jaurlaritzako Barne (segurtasun) Sailak ostegun arratsaldean burutzekoak ziren kotxe karabana eta Zurbanoko kontzentrazioa debekatu egin ditu. Erabaki honekin EAJ-PNVk genozida Israeldarren defendatzailetzat kokatu du bere burua.

El 28 de febrero el Maccabi de Tel Aviv visitara Gasteiz. Desde la red Euskal Herria-Palestina se han convocado varios actos en protesta por la visita de estos representantes del sionismo y el departamento de interior (seguridad) del Gobierno Vasco ha prohibido la caravana de coches y la concentración que se pretendían realizar en Zurbano. Con esta decisión el PNV se ha autodeclarado defensor del genocidio Israeli.

OTSAILAK 28ko KONTZENTRAZIOAK

12:00tan General Loman (Parlamentu aurrean): Palestina askatu, Israeli boikota

19:00retan Andra Mari Txurian (PNVren egoitza aurean): PNV Sionisten laguntzaile!

...eta partiduan zehar Zurbanoko pabiloia palestinar banderez beteko dugu, eraman zurea!

ENTZUN GAITZATELA!

Orriak