Bolibia eta Saharako errealitatea ezagutarazteko aukera izan dute Askapenako brigadistek Gasteiz eta Ereñozun

Bolivian eta Saharan egondako brigadistek Ereñozun eta Gasteizen antolatutako hitzaldietan parte hartu dute pasa den astean.

Ereñozun Aste kulturala antolatu dute eta bertan izan dira Askapenaren 2012ko Boliviako brigadako 3 kide. 15 bat lagun elkartu dira Kultur etxean eta bertan informazioa trukatzeko aukera izan dute.

Gasteizko unibertsitate publikoan, aldiz, urriaren 30 eta 31n hitzaldi ziklo baten barruan esperientziak kontatu eta zabaltzeko aukera izan dute Askapenako Saharako eta Boliviako brigadetako kideek.

Ikasle Abertzaleak-ek “Concert per la llengua” ekimenean parte hartu du

Ikasle Abertzaleak-ek Països Catalanseko SEPCk “Concert per la llengua” ekitaldian parte hartu zuen joan den Urriaren 27.

Bertan, independentzia eta sozialismoaren aldeko ikasle antolakundearen 5. urteurrena ospatu eta Wert Ministro espainolaren eraso eta “doktrinamendu espainolista” saiakerei erantzun zieten.

Egindako ekitaldi politikoan 11×12 mobilizazio egunaren baitan bildutako nazioarteko ikasle antolakundeek hartu zuten.

Azaroaren 6an, hitzaldia eta erakusketa antolatu dugu Algortan

Askapenaren 25.urteurrenaren harira, datorren asteartean, Azaroak 6, 19:30etatik aurrera  "Internazionalismoaren beharra, iragana eta etorkizuna" hitzaldia antolatu dugu Algortako Abian Kultur Elkartean (Bidebarri kalea, 2).

Ostirala bitartean, gainerra, Montxo marrazkilariak Askapenaren ibilbide irudikatzen duen erakusketa ikusgai izango da bertan.

Gogoratu ere Azaroaren 10an Altsasura joateko autobusa irtengo dala Bilbotik, eta Abian Kultur Elkartean ere izena emateko aukera izango dela.

Porrotx eta Irrien Lagunak Altsasurako deitzen

Porrotxek dei egiten du Azaroaren 10ean Altsasura joateko, Askapenaren 25. urteurrena ospatzeko, bertan irrien lagunak-en emanaldi berria estrenatuko da gainera: ‘Plazatik mundura’ eta denok batera hormairudi bat margotuko dugu!

Askapenaren 25 urteurreneko berriak, argazki historikoak, irrati saio berezia, bideo lekukotzak eta mezuak ikusteko Askapena25 blog berezian:

-Carta de Karmele de Euskal Herriaren Lagunak de Málaga

-Fotos de las primeras brigadas a Nicaragua y Palestina

-"A Desalambrar” 25. urteurrena (aniversario)

-Cuento para Askapena

-Txente Rekondo eta Iñaki Etaioren, bideo-lekukotzak

-Montxo marrazkikariaren oparia

Orriak