Munduko hainbat txokoetatik elkartasun keinuak jaso ditugu Iosu eta larri gaixo dauden preso politikoekin bat eginez: Bolivia, Dublin, Sahara eta Londres.
Mohamed Barkan dut izena, Saharako preso politiko ohia eta Talde Mediatikoko kidea. Laayouneko lurralde okupatuetatik nere elkartasuna adierazi nahi diet Josu Uribetxeberriari eta borrokan diren euskal preso politiko guztiei. Espainiar eta frantziar gobernuei preso politikoen aldarriei erantzuteko deia egin nahi diet, gaixo diren presoak askatuz.
Mendebaldeko Saharan (lurralde okupatuetan) ongi ezagutzen ditugu marokiar espetxeetan jasaten diren eskubide urraketak. Espetxean eman nuen denboran, bi gose greba burutu nituen gure bizi baldintzak hobetzeko esperantzarekin.
Lehen gose greban, tratu txarrak amaitzea, osasun arreta duin bat izatea, ikasketa eskubidea bermatzea eta senideen bisitak eduki ahal izatea eskatzen genuen.