Joan den abuztuaren 20an, Hugo Moldiz gobernuko aholkulariarekin biltzeko aukera eduki zuen Boliviako brigadak. Bere burua auto-definitzeko eskatu ziotenean ordea, komunistatzat jo du bere burua.
Aipatzekoa da ere MAS alderdiko ildo politikoa diseinatu duela. Elkarrizketa biziki interesgarria izan dugu berarekin, izan ere mundu mailan sozialki, politikoki zein ekonomikoki eragin izugarria izan duten hainbat pertsonen teoriak hartzen ditu kontutan, besteak beste Marx, Engels, Che, Fidel Castro. Hauen irakurketa sakona egitearekin bat, Hego Ameriketako zein gaur egungo testu ingurua aztertzen aditua da.
Teoria hauek, ideologia gisa hartzeaz gain, errealitateko testuinguru materiala zein den ohartzea erabat beharrezkoa dela iruditzen zaio. Izan ere, ideal erromantikoetan erortzearen arriskua gainditzeko, aipaturiko errealitatearen analisia egitea ezin bestekoa da.