Maiatzaren 20 eta 26an Eskubide sozial eta laboralen aldeko manifestazioak burutuko dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Maiatzak 20
Bilbon 12:00etan Zabalburun
Gasteizen 12.30etan Ama zuriaren plazan
Maiatzak 26
Iruñean 17:30etan autobus geltokian
Donostian 17:30etan Bulebarrean
Sistema kapitalistaren berregituratzeak helburu bat du, lan-merkatua desarautzea, zerbitzu publikoak edukiz hustea eta borrokarako eskubidea deuseztatzea. Hain zuzen, inoiz ikusi gabeko erasoa ari zaie egiten eskubide laboral eta sozialei.
Lehentasun guztia enpresen etekinei eta gutxiengo bat aberasteari ematen zaio, eta horren ordainetan herritar gehienak pobretzeko erabakiak hartzen dira: soldatak jaistea, enplegu prekarioa, langabezia gero eta handiagoa, eta gizarte-prestazioen, pentsioen eta gastu publikoaren murrizketa, osasungintza, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuei dagokienez.