Maputxe herrriari bruzko hitzaldia izango da Askapenaren lokalean (Jarauta 21, Iruñea) datorren asteartean, Maiatzak 15, 19:30etatik aurrera.
Jatorrizko herria eta preso politiko maputxeen egoeraz arituko dira.
Preso politiko maputxeei elkartasuna! Idatz esaiezu!
Maputxeen historia
Herri zapalduon kontakizuna beti dago lotua herrien altxamendu eta inperioen kolonizazioekin, garaile eta garaituekin. Maputxe herriak ere dakigunez, Inken aurkako gudak izan zituen lehenik, baina azken bost mendetara erreparatuz gero, ez dira gutxi izan beraien aurka, Abya Yala hegoaldean izandako eraso inperialistak eta hauei erantzun asmoz antolaturiko herri erresistentziak.
Historian zehar izan den geozidiorik basatienean, “amerikaren kolonizazioan” alegia, maputxeek gogor egin zuten Gaztelako tropen aurka, hain gogor, jatorrizko herririk bakanetarikoena baita berau kontinente osoan aurre egiten tropa inperialei eta ondorioz hitzarmenak egitera behartu zuten biblia eta ezpataren erreinua. Bio-Bio ibaitik beherako mugak 1825 arte iraun zuten, baita Txileko estaua sortu geroztik ere. Honela dio garaiko legeak: La línea divisoria no se pasará para esta, ni para aquella parte sin el respectivo pasavante de quien mande el punto por donde se pase, y el que lo haga sin este requisito será castigado como infractor de la ley.