Ehunka hildako, milaka zauritu, urteetako izua, gezurra eta errepresioa sorrarazi, Gernikako eraso inperialistaren 75. urteurrena da gaurkoa.
Altxamendu faxista espainiarrarekin batera, bat egin zuten Alemaniako nazi eta italiar faxistek. Hain zuzen, bonbardaketa egunean bertan, parte hartu zuten, Kondor legioko nazi alemaniarrek eta Aviazione Legionarioko italiar faxistek.
Inperialismoak bere interesen defentsan bat egin zuen duela 75 urte, elkarrekin borrokatu zuten interes berberak zituztelako orduan ere, gaur egun ere bat egiten duten bezalatsu. Izan, gisa honetako eraso militar bat burutzerakoan, izan Grezian bezala herriak hautaturiko gobernu bat kargutik kendu eta diktadura ekonomiko bidez agintari berri bat jartzerakoan, edo izan azken asteetan ikusi dugun bezala, REPSOL- YPF auzian, enpresa pribatu baten aldeko defentsa lotsagabeki egiterakoan, transnazionalen eta merkatuaren titere baino ez diren mendebaldeko gobernu buruak Bruselan elkar hartuz.