Gaur, Apirilak 17, preso politikoen nazioarteko egunaren harira, Maputxe presoei elkartasuna helerazteko kanpaina abian dugu jadanik.
Utzi zure mezua iruzkinen eremuan edo deskargatu postala eta postaz bidali honako helbidera: Askapena Jarauta, 21 (31001) Iruñea, Nafarroa.
Iaz Kolonbiako preso politikoei zuzendutako kanpaina eta Kolonbiako espetxeetatik jaso dugun erantzuna
Parisen eta Buenos Airesen preso politikoen elkartasunez ekitaldiak burutuko dira
Maputxe herriaren borrokaren historia
Herri zapalduon kontakizuna beti dago lotua herrien altxamendu eta inperioen kolonizazioekin, garaile eta garaituekin. Maputxe herriak ere dakigunez, Inken aurkako gudak izan zituen lehenik, baina azken bost mendetara erreparatuz gero, ez dira gutxi izan beraien aurka, Abya Yala hegoaldean izandako eraso inperialistak eta hauei erantzun asmoz antolaturiko herri erresistentziak.