Comunicado en castellano
Azken aste honetan Galizako 6 kideek jasandako eraso berri honen aurrean Askapenak honakoa jakinarazi nahi luke.
Lehenik eta behin, gure elkartasun eta babesik beroena adierazi nahi genieke atxilotu eta gartzelaratu dituzten kideei, haien lagun eta senitartekoei gure animo eta bultzada eskaintzarekin batera.
Zoritxarrez, oraingoan Galizako lagunak izan zarete kolpatuak, erasotuak, ezkertiar eta independentistak, berriz ere. Zoritxarrez ez dugu uste gisa honetako elkartasun mezutan azkena izango denik berau, izan Euskal Herritik Galizara edo Galizatik Euskal Herrira egina, estatuko gainerako nazioak ahaztu gabe.
Estatu espainiarrak, ez baitirudi uko egingo dionik frankismoaren oinarri ideologikoei, eta independentista eta ezkertiarren aurka egiteko erabakia atzera ezina dela dirudi, bestalde, atzera ezina dirudin bezala espainia bakar eta zatitu ezinaren kontzeptua, eredu kapitalistaren eta honek berarekin dakarren guztia ikutu ezina den bezala.