Aralar, EB eta EAko legebiltzarkideek, Palestinaren aldeko Sarea elkartearekin, Eusko Legebiltzarrak Israelera egin duen bidaia ofiziala salatu dute prentsaurrekoan.
Israelek Palestinari ezarritako blokeoa salatu izan dute eta argi utzi dute ez dela ulergarria Legebiltzarrak Israelekin hartu-eman komertzialak sustatzeko bidaia ofiziala egin izana.
Texto de la Conferencia de Prensa en castellano
Prentsaurrekoan irakurritako adierazpenak:
Israelgo Estatuarekiko ekonomia eta merkataritza itunak emendatu egin dira urtez urte, Israel-ek hainbat Nazioarteko itun urratu dituen arren: Nazioarteko Zuzenbide eta Legedia, Giza Eskubideeen itunak, Genevako IV. Hitzarmena eta Nazio Batuen Erakundearen (NBE) 50 ebazpen baino gehiago, besteak beste.
Israel-ek Nazioartearen onarpena behar du eta horretarako aberri moderno eta progresistaren irudia azaldu nahi du, sionismoak Arabiar Ekialde Hurbilean eta Palestinar herrian batez ere gauzatzen duen Apartheid[1] politikak gero eta argiago erakusten duen benetako errealitatea ezkutatuz.