Mexikon desagerpenak ez dira iraganeko kontuak
Alicia de los Rios, “Susana” izengoitiz ezagutua, “ Liga Comunista 23 de septiembre” erakundeko komite militarreko arduraduna, 1978ko urtarrilaren 5ean atxilotu zuten Mexiko DF beste kide batzuekin batera.
Atxiloketa unean, poliziarekin istiluak izan zituzten eta tiroketa baten ondorioz Sergio Lopez Lopez, Antonio Solis Rodriguez eta Pedro Contreras Gutierrez erail zituzten. Hainbat pertsonen testigantzen arabera, bere atxiloketaren ondoren bizirik ikusi zuten leku desberdinetan, azkena 1978ko ekainaren 2an, Mexikoko gune militar batean.
1993an Aliciaren aita etxera zihoala, militarrez jantzitako gizonak bere kotxea gelditu zuten eta bere alaba Alicia beraiekin zegoela eta ondo zegoela esan zioten. Urte berdineko irailean, Aliciaren urtebetetze egunean gurasoek dei bat jaso zuten. Telefonoaren beste aldean bere alabaren ahotsa identifikatu zuten. Bere mezua hau izan zen “ Soy Alicia su hija, me dejaron hablarles y por eso le marque, cuidense mucho y cuiden a mi hija”. Berehala bere ahizpari deitu zion eta mezu bera eman zion.Ordutik ez da beste ezer jakin Aliciaren inguruan.