A zer abiada daraman munduak! Krisi ekonomikoak herrialde askotako langileak kalean dauzka, Japoniako istripu nuklearrak energia kontsumitzeko eta ekoizteko erak kinkan jarri ditu, arabiar herrialdeak agintarien aurka altxatu dira, Wikileaks eta tankerako mugimenduek gobernuen trapu zikinenak aireratzen ari dira, elikagaien salneurrien etengabeko igoerak mundu osoko makina bat herrialde mobilizazioaren bidean ipini ditu... eta Euskal Herria aro politiko berrira sartzen ari da, kostata bada ere.