Arrazakeriaren eta xenofobiarenren aurkako egunean elkaretaratzea:
Eraso inperialisten aurka!
Gasteizen, Martxoak 26, larunbata, Andra Mari Zuriaren Plazan 17:00etan
Hona jarraian, ANITZAK eta ASKAPENAK eginiko irakurketa:
Arrazakeria eta Xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen denean ezin dugu isilik geratu azken inbasio imperialistaren aurrean, AEBen gidaritzapean eta europar estatu zenbaiten babesean ( tartean frantziar eta espainiar estatuak EAJ-ren babesarekin). Herritarren eskubideak bermatu asmoz nonbait, gerra hegazkin eta ontziek milaka misil eta bonba jaurtitzeari ekin diote. Badakigu ongi jakin ere mendebaldeko atzaparrek, bertako baliabide zenbait, petroleo eta gasa batik-bat jo mugan dituztela, krisi energetiko ageriko baten atarian gauden honetan. Era hontako inbasioek deserria eta emigrazioa berekin dakarte, milaka zauritu eta erahildako eragiteaz gain, Iraken, Afganistaten edo hainbat herrialdetan gertatu bezala. Estatu erasotzaile horiek gero pertsona hauei ateak itxi eta politika arrazistak inposatzen dizkiete. Honegatik, azken eraso imperialista salatzen dugu, honek, ekarriko dituen ondorioak jakinak direlako: baliabide naturalen lapurreta transnazional boteretsuen aldetik eta libiar herriaren samina, deserria eta sufrimendua.
Elkartasuna Libiako herriari!
Eraso inperialistarik ez! Ez libian ez inon!