2009ko uztailean gose greba luze bati ekin zioten maputxe preso politiko guztiek, eskakizunen artean, lege antiterrorista ezabatzea zuten helburu. Gobernuak, zenbaitekin negoziaketan hasi eta batasuna apurtu zuen lehenik, ondoren, ohikoa den bezala politikari askorengan, hitza jan zuen, ez zuen lege antiterrorita atzera bota, Pinochet-en ereduarekin jarraituz. Oraingoan, Lebuko gartzelako CAM-eko kideak ekin diete gose grebari, epaiketa justu bat eskatuz eurentzat, eta aurreko eskakizun beretsuak berriro hartuz. Askapenak, ohar honen bidez bere elkartasuna adierazi nahi die, protestan hasitako kideei.
Hamaika herri borroka bakarra!
MARICHIWEU!
Jarraian martxoaren 15ean helarazitako komunikatua duzue: