Ruben Sánchez Bakaikoa, Askapenako auzipetua, GAUR8-n
Azken urteetan ugari izan dira Palestinarekin elkartasunez israelgo estatuari eta berau ordezkatzen dutenei egin zaizkien boikot ekimenak: TelAviv-eko Maccabiri (adi laster ditun hemen berriz ere!), Noari, isrraeldar produktuak saltzen dituzten H&M, Imaginarium edota El Corte Inglés-i... Protesta egin bai, baina helburua beti urrun.
Pasa den astean, ordea, garaipen handi bat lortu zen Hondarribin: isrraeldar sukaldaritzaren gaineko jardunaldiak bertan behera geratu ziren. Garaipen handi bat, izan ere, jardunaldiotan sartuta zeudenak ez dira atzera errez egiten duten horietakoak (atzera egiten jakitea jakintsuen dohaia omen da eta...). Babesle handiak zituzten: espaniar estatuko israeldar enbaxadorea, Iñaki Galdos gipuzkoar aldunditik eta Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatea. Aurrekontua ere ez zen txikia izango.
Bada dena bertan behera! Batzuen bihotzerrea!
Oraindik ere bada pentsatzen duenik boikot kanpaina hau sukaldaritzaraino hedatzea jana eta politika nahastea dela eta kultura, musika, kirola edo otarteko bat ez direla politikaren nahastu behar. Golameko gailurretako ardoak, Jordan hegietako datilak, isrraeldar oliba olioa eta plater goxoak egitera etortzekoak ziren 4 sukaldariek gure minagainaren errekonozimendua merezi dutela eta ez boikota.