Vídeo (y resumen) reivindicativo de la semana vasca en Mar del Plata

Fuente:

Resumen Latinoamericano

Coordinadora Vasco Argentina

Con varias actividades recordatorias de la actual situación que se vive en Euskal Herria, la agrupación argentina EHL- Euskal Herriaren Lagunak (Amigas y Amigos del Pueblo Vasco), la Coordinadora Vasco-Argentina y numerosas organizaciones populares y sociales argentinas se hicieron presentes en el transcurso de la Semana Nacional Vasca cuya edición 2010 se realizó en la ciudad balnearia de Mar del Plata.
En el transcurso de una jornada de confraternización intensa entre los vascos y vascas de todo el país, el viernes se realizó en el centro de la ciudad una exhibición de danzas folclóricas. Allí, mientras hacían su actuación los integrantes del grupo de danzas "Itxas Argia", de la localidad vizcaína de Getxo, los integrantes de EHL desplegaron una pancarta reivindicando la lucha de la organización internacionalista vasca Askapena, varios de cuyos integrantes han sido detenidos en las últimas redadas represivas encaradas por el gobierno español.

Ni banaiz Unai Vazquez

unai vazquezAurrekoan ezin izan nuen hilabeteroko zutabe hau idatzi, besteak beste, internazionalismoaren ahotsa zutabe honen bidez zabaltzeagatik preso sartu nautelako. Argitaratu zen zutabekoa ez nintzen ni, ez. Baina zutabea egin egin zen, herri honetan lagun bat bahitzen duten bakoitzean, ondokoek lanarekin eta borrokarekin aurrera jarraitzen dutelako.

Baina ez kanpoan bakarrik. Espetxean daramadan denbora honetan zerbait ikasi badut, zerbait erakutsi badidate barruko kideeek, bizitzak eta borokak aurrera jarraitzen dutela da. Beraz bai, banaiz. Banaiz borrokatzen jarraitzen dudalako, banaiz Walter, Aritz, David eta Gabi, bagara euskal
preso politikoak, Palestinan gose greban egondako 7000 preso politikoak edo Maputxe herriko 38ak. Bagara Abya Yalan independentziaren 200.urteurrenak ospatzen ari diren bolibartarrak, zein benetako independentzia bilatzen duten gerrilariak edota Saharan intifadan altxatzen
direnak ere. Barruan zein kanpoan antolatuak gaudelako, herria garelako: banaiz, bagara eta izango gara. Ilusioa sortzen digute Euskal Herrian zabaltzen ari diren aukera berriek.

Nazioartetik Euskal Herriarekiko keinu internazionalistak ere gero eta agerikoagoak dira. Badakigu garaipena geurea dela eta herriaren garaipenak soilik aterako gaituela ziegetatik, orain artean bezala Euskal Estatua zein Herrien Europa eraikitzeko bidean jarraitzeko.

Gora Euskal Herria Internazionalista!

"Sahara lurralde okupatuak" Urretxun eta Alegin

sahara askapena alegia urretxuEgunotan Askapena hitzaldi asko ematen ari da Saharako gatazkaren gainean (Zigoitian, Gasteizen, Alegin, Urretxun...). Izenburua bera dute denek: "Sahara lurralde okupatuak", okupazio horretan datzalako gatazkaren erroa eta horretan datzalako gatazkaren konponbidea: autodeterminazio eskubidea gauzatzea.

Hurrengo zitak:

  • Abenduaren 2an, 19tan Alegiko kultur etxean.
  • Abenduaren 10ean, 19tan Urretxuko MOTZ tabernan.

Animatu eta parte hartu!

Sahara: lurralde okupatuak (Gasteizen hitzaldia)

Sahara: lurralde okupatuak

Sahararen gaineko hitzaldia emango du Julen Zulaikak Paddy Shorts Gasteizko Judimendi auzoko tabernan, Abenduaren 1ean. Aukera ona Sahararrek bizi duten okupazioaren gakoak ulertzeko. Hemen uzten dizuegu berriki argitaratu genuen iritzi artikulua:

Hitzek ez dute balio

 

Dirudienez gutxi zaio Marokoko gobernuari saharar herriaren aurka orain arte egina: okupazio basati haren hasieratan Napalm edo fosfato zuriz herritarren aurka egin izana; gartzela sekretuak, gartzela beltzak, desagertuak... Ez zaie aski azken urteetako etengabeko torturak, erahiketak, atxiloketa arbitrarioak, muntaia polizialak..., ez eta nor bere herrian arrotz sentiarazterainoko beldurra eta debekuak ezartzea, hizkuntza, bandera eta nortasuna ixilaraztea, ez da nahikoa minaz jositako 2700 km tako harresia eraikitzea…. Hau guztia eta paragrafo sarrera batean sartuko ez lirateken beste mila eraso mota gutxi dira nonbait marokiar agintarientzat. Eta  astelehenean duintasunaren kanpalekua deritzona goitik behera birrindu zuten, ur beroz haimak astinduz, helikopteroetatik gas negar eragileak jaurtiz, gomazko eta gomazkoak ez diren tiroketak eraginez, eta erahilak, eta zaurituak, eta sua, sua berriz ere duintasunaren hareetan.

 

Orriak