Askapenaren aurkako sarekadaren aurrean prentsa-oharra (eusk / cast / fr / engl)

ruben sarekada AskapenaGaur irailaren 28an goizaldera Espainiako Polizia Nazionalak Askapenaren aurka burututako sarekadaren harira, Askapena Euskal Herriko Eragile Internazionalistatik honako hau jakinarazi nahi dizuegu:

1-Espainiar estatuko aparatu errepresiboek 7 militante internazionalista bahitu dituztela irmoki salatu nahi dugu. Operazio hau herrien arteko elkartasuna kriminalizatzeko erasoa dela nabarmendu nahi dugu: azken urteotan, espainiar estatu inperialistaren zerbitzura dauden komunikabideek Askapena jo mugan jarriz lehenik, eta atxiloketen bidez orain.

2-Lehenik eta behin gure elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotutakoei eta euren senitartekoei. Aldi berean, gure kezka adierazten dugu inkomunikazioan jaso dezaketen tratuagatik.

3- Operazio hau Euskal Herriak egun bizi duen prozesu honen aurkako beste eraso bat baino ez da. Estatu espainiarrak irtenbide politiko eta demokratiko bat eskaini ordez, errepresioaren neurriak baino ez ditu ezagutzen, eta ireki den bidea zapuzteko ahaleginetan dabil. Zentzu honetan, Euskal Herrian konponbide demokratiko bat lortzeko areagotu den nazioarteko eragileen inpilikazioa eta elkartasuna arazo bilakatu zaie eta eten egin nahi dute.

4- Euskal Herriari dei egiten diogu atxilotuei eta Askapenari elkartasuna adierazteko eta golpe errepresibo honen aurkako mobilizazioetan parte hartzeko.

5- Munduko herri borrokalariei zein Euskal Herriaren Lagunei ere deia luzatzen diegu Estatu espainiarraren izaera totalitarioa salatzeko eta Euskal Herriarekiko, eta zehazki Askapenarekiko, elkartasuna adierazteko, herri honen eskubideak errespetatuak izan daitezen.

Atxilotuak askatu!
Gora Euskal Herria internazionalista!
Hamaika herri, borroka bakarra!
Herriok independentzia!

Askapena facebook-etik kanporatua aste t'erdiz, zatozte Gernikara-Lumora ;-)

internazionalista egunaFacebook klub pribatu bat denez gero, badaukate onartze eskubidea, beren klubera zein sartzen den eta zein ez. Geuk onartzen dugu baldintza hori, baina geuk ere badugu publiko egitea, ikasle 'gaizto'-en gisan aste t'erdiz bota gaituztela. Eta badugu esatea, beraiekin email batzuk trukatu eta gero, eta hirutan galdetu eta gero, oraindik zein arau 'urratu' dugun ez digutela zehaztu: Etiketa jantziekin ez joatea? Zapatilekin joatea? Agiri faltsifikatuekin sartzea?

Kontua da barruan 2100 lagun utzi ditugula (10 hilebate generamatzan klubean) aste t'erdiz   gure berri hartu gabe, (apurka-apurka profila eguneratuko dugu).

Eskarmentu hau behin hartuta, klub birtualak etxean utzita, zuekin bildu nahiko genuke Urriaren 16 hontan Simon Bolivarren omenaldian Bolibar-en eta ondoren Gernika-Lumon:

U-16 Gernika, herriok indepentzia!!!

Euskal brigadistak: herriok independentzia!!!

euskal brigadistakBeste behin ere 90 euskaldunek aukera izan dute brigaden bidez herrien borrokak, egitasmoak, ildo politikoak, minak eta atseginak lehen eskutik ezagutzeko, bai eta gure herriaren askapen borrokaren berri munduan zehar zabaltzeko.

Bada denominadore komun bat ezagutu ditugun herriekin konpartitzen duguna: Eskozian goizago ala beranduago egingo den erreferendumaren aurrean, Palestinak pairatzen duen okupazioaren aurrean, Abya-Yalan hainbat estaturen independentzien 200. urteurrenean trasnazional eta estatu inperialistek ezarritako zapalkuntzaren aurrean eta Euskal Herrian pairatzen degun ukazio, asimilazio eta errepresioaren aurrean ere... herriok independentzia!!!

Biladi, Neguev basamortuko beduinoen ahotan

“Biladi”, gure lurra, Neguev basamortuan bizi diren beduinoek urteetan landutakoa, maitatutakoa, sufritu eta gozatutakoa. Hala ere, azkenengo urteetan Iraeldar estatuak ez die bizitza erraztu, behin eta berriz 2007 geroztik haien etxeak eta ondasunak erabat suntsituz. Baina aurrera darrai beduino herria, suntsitutako etxeen alboan eraikitako ametsei eutsiz.
Hona hemen Al-Araquib herriko bi lagunek euren lurrarekiko atxikipena aldarrikatuz abestutako kanta.

Honekin ikasleoi ere iritsi zaigu gure Palestina maiteari geroarte esateko ordua, bizitako esperientzietaz ase ezinez Euskal Herrian ere lanean jarraitzeko pilak kargaturik ditugula. Hortaz lan handia dugu egiteke etxera bueltatzean, hemen ikusi dugun moduan boikota tresna bezala gure herrian eraginkortuz.
Eta zuei Al-qudsetik besarkadarik beroena, egun hauek ahaztezinak bilakatu ditugulako, gorrotoa maitasun bilakatzea lortu dugulako eta nola ez, talde hau gabe bizitako guztia beste amets bat baino ez zelako izango.

Gora gu ta gutarrak!!!

info guztia: biladi hadi!

Orriak