Maputxe preso politikoak gose grabarekin aurrera, marichi weu! marichi weu!

mapuche huelga hambreUztailaren 12tik ezer ahoratu gabe daude 34 preso politiko maputxe Txileko gartzeletan. Esperantza eta duintasuna baino ez zaie geratzen egunaren eta gauaren gogortasunari aurre egiteko.  Igerian ari dira baina itsaso oso baten aurka, izan ere, estatu 'demokratiko' baten preso politikoak ez dira berri. Bestelakoa litzateke oiartzuna nazioarteak erregimentzat dituen lurraldetan ariko balira protestan, zaharrak berri hemen ere.

Piñeraren gobernua berriz,  arazoari irtenbide bat eman ordez, presoak nola jatera behartu pentsatzen ari da eta tartean, aurreko agintaria zena, Michele Bachelet, nazio batuen emakume agentzian kokatu dute, itzalean geratu dira bere agintaldian erahildako maputxeak, nahiz lege   antiterroristapean ezarritako zigorrak, egungo arrazoi nagusiak bestalde, grebari ekiteko.

Ixilpeko borroka hau gutxi balitz, Angoleko presoek esaterako, noiznahi gendarmeriaren bisitak jasan behar izaten  dituzte: egun osoko argiztatzeak, golpeak, irainak... Presondegiko  araudiaren arabera, gose greban aritzea jarrera desegokia da, beraz zigortzeko beste modu bat eskaini die legeak. Angol, Temuko eta Valdiviako espetxeratuen bitartekari-bozeramaileak ere atxilotu egin dituzte, gartzelak orain arte izan dena izaten jarraitu dezan: isolamendua. Irailaren 11ko gertakizunen harira heldu ziren azken atxiloketa hauek, urtero gertatzen dira istiluak Allenderen aurkako estatu golpearen urteurrenean, baina aurtengo protestak lurraren jendearen aldeko mezu bilkatu dira, bozeramaileak  ixilarazi dituzten arren.

Asteotan,  ospakizunetan ari dira Txileko agintariak, 200 urte igaro omen estatua sortu eta askatasuna lortu zutenetik. Transnazionalek gutxienez izango dute zer ospatua: orain arte behintzat maputxeei lurrak ostu eta bi mende aberastasun pilatzeko adina askatasun eman diete eta. Bitartean maputxeak itsaso baten aurka igerian eta  geratzeko asmorik gabe gainera, gose grebalariek bataz beste 18 kilotik gora galdu badituzte ere. Baina herrion mundu honetan ehunka izan dira elkartasun internazionalista eskaini dieten lagunak eta Askapenatik ere, gure besarkadarik beroena eskaini nahi dizuegu lurraren jenderari, hemen ere, errepresio olatuek geratzeko asmorik ez duten hontan:


Gernika U-16, herriok independentzia!

marichi weu! marichi weu!

Ali M. Jiddah palestinar preso ohiak: Palestina lagundu nahi baduzue, Euskal Herrian borrokatu!

Ali M. Jiddah afro-palestinarra.18 urte espetxean egin zituen FPLPko kideak turismo gidetan aurkitzen ez den informazio alternatiboa helarazi zigun: martirien etxeak, okupazioaren aztarnak, juduen etengabeko probokazioak eta antzekoak azalduz.  Bideo honetan bere aburuz palestinarrak laguntzeko erarik zuzenena zein den azaltzen digu: Euskal Herriaren askatasuna lortzea, alegia.

info +: http://biladihadi.wordpress.com/

Biladi Hadi!: Al Aingo errefuxiatu eremuan Arramazka musika taldea

Herenegun egindako Alegia eta Al Aingo errefuxiatu eremuaren arteko senidetzaren berri eman genizuen aurreko batean. Baina, harreman instituzionalez aparte ere aritu ginen bertakoekin solasean eta kantari. Hemen duzue Arramazka taldekoek emandako kontzertu inprobisatuaren bideo kozkorra:

info+: http://biladihadi.wordpress.com/

Comunicado de la Coordinadora Simón Bolivar ante las elecciones del 26 de Septiembre

coordinadora simon bolivarLa Coordinadora del barrio 23 de Enero de Caracas marca su postura de total respaldo a las y los candidatos revolucionarios y advierte de la trascendencia de estas elecciones y lo que está en juego para la sociedad venezolana: las misiones, los proyectos de integración latinoamericana (ALBA, UNASUR...)...

Orriak