Chiapas, San Cristobal de las Casas-tik erresistentzi gunerantz. Karroan egindako 5 ordu pasa eta gero, Zapatistek duten erresistentzi eta antolakuntza guneak diren “Caracoles” ezagutzeko aukera izan dugu brigadistok.
Zapatistek 5 barraskilo edo caracoles-etan banaturik daude. Barraskilo bakoitzak hainbat munizipio autonomoen beharrei erantzuteko sortuak dira, bertan instituzionalki ezinbestekoak diren guneak biltzen direlarik.
La Garrutxa izan da geuk zuzenean ezagutu dugun errealitatea. Bertan Compas-ekin elkar bizitzeko, trukatzeko eta egoteko aukera izan genuen.
Bertara heldu bezain laster, hesiz inguraturiko zonaldearen atean, bi Compa genituen. Jarraian gugana hurbildu, azalpenak eskatu eta geure eginbeharra zein den azaltzeko eskatu ziguten. Hauek Comisión de Vigilancia-ko arduradunak ziren, Brigadaren eginkizuna, helburuak eta konpromezua erakutsi ostean, hauek Juntas del Buen Gobiernora jo zuten guk esandakoa azaltzeko. Beroa, ezjakintasuna eta arroztasun nahastearekin pasa genuen momento hura. Behingoz Vigilancia-ko Compa-k etorri eta Juntas del Buen Gobiernora jotzeko baimena luzatu ziguten. Bertan berriro ere gure brigadaren nondik norakoa adierazi behar izan genuen.
Momento latza benetan, haien seriotasun aurpegi luzeak erresitentziaren islada zabaltzen zuen, izan ere, ez da nolanahikoa aurrera eramaten duten oztopoz beteriko borroka.
Sarrera moduan hizketalditxo bat, geure helburuak azalduz eta Euskal Herria okupatuaren inguruko solasaldia izanda. Oraindik dirau tentsioa, baino behintzat, gure egonaldia ziurtatua genuen beraien onarpenarekin batera.
brigaden argazki galeria