Uda honetan ehundaka saharar( errefuxiatu guneetakoak) gure herrian izan diren bitartean, zaharrak berri sahara zigortuan. Abuztu amaieran esaterako, 23an, El Aiounen (lurralde okupatuetan) manifestaldi bat egin zuten, euren kide batzuren etorrera ospatzeko, polizia marokiarrak ordea gogor hartu zituen manifestariak, eta 6 zauritu eragin, tartean 70 urteko emakume bat.
Abuztuaren 27an, Hawassi Ngiya adin txikiko neskatoa, bahitua eta torturatua izan zen. Begiak estali eta El Aioun kanpokaldera eraman zuten, tortura sikiko eta sikologikoak jasan ostean, goizaldera biluzik utzi zuten inguruotan.
Eta azkenik, errefuxiatu gunean abuztuaren 28an, Salami Brahim eta Abdul Haq Salami haurrak, ganadua lekuz aldatzen ari zirela, pertsonen aurkako mina bat lehertuta hil ziren. Lurralde okupatuak babesteko sortu zuten 2500 km tako harresia minaz josia dago, 6 milioi mina inguru lurperatu zituzten marokiarrek.
Gertakari hauen guztien aurrean, eta azken urte luzetan alde banatako sahararrek jasan behar duten errepresio gogorraren aurrean, gure elkartasun beroena adierazi nahi diegu sahararrei, eta honekin batera, gobernu espainiar zein europearrek duten konplizitate amaigabea salatu. SAHARA JORRA!