Chihuahua. Txakur txiki eta argala da, Chihuahua, belarri luzea, osasun arloan arreta berezia eskatu ohi duena. Mexikoko 31 estatuetako batek eman zion izena arrazari. Estaturik handiena da Chihuahua. Amerikako Estatu Batuak (AEB) Chihuahua iparraldean; hormaz, alanbrez eta militarrez hesitutako mugaren bestaldean. “Iraken baino hildako gehiago Chihuahuan”, kalean batek adierazi digunez. Askapenako aurtengo brigada bertan da.
Koka duela 5000 urtetatik mastikatzen den hostoa da, historian zehar inoiz osasun arazorik eman ez duena. Andeetako medikuntzak hainbat eta hainbat sendabelar eman dizkio mendebaldeko jendarteari historiaren luze eta zabalean.
Sakratutzat duten landare hau, kultura eta erlijioaren elementu zentrala da, bere erabilera eskubide alienaezina delarik.
Landare honen gaitasunak ikusita, AEBetako farmazia industriek banketxe-gizon batek zuzendutako komisio bat bidali zuten Bolivia eta Perura Koka hostoa aztertzera. Honek, Nazio Batuei koka deuseztatzeko gomendioa egin zien atzerapen mentala eragiten zuela argudiatuz, kasu bakarra salbu: Coca Cola. Antza denez, arrazoi arraroren batengatik kokaz egindako edari hura onuragarria zen.
You can listen to this week's Basque Info with the main news and an interview with Alana Avery and Eddie Molloy about their latest short film on the Basque Country:
-Uruguay and the Basque Country linked by solidarity.
-Police operation against ETA.
-More police repression during Bilbao's festivals.
-A grandmother imprisoned for protesting against political apartheid.