Kubako Iraultza, Munduko Barrikadak atalean

tas-tasTas-Tas Bilboko irrati libreen Askapenako kideek Kaleko Bentanie euskarazko magazinaren baitan egiten dugun Munduko Barrikadak atalaren edizio berria izan dugu. Hilabete honetan, Kubako Iraultzaren 50. urteurrena ospatuko dela aprobetxatuz, honen inguruan hitz egin digu Askapenako Iñaki Etaio. Klikatu hemen.

Reelección presidencial

chavistasLuismi Uhartek Venezuelaren gainean idatzitako artikulua duzue, bai eta Hala Bedi irratiko adeslambrar irratsaioan azken hauteskundeen gainean egindako analisia hemen.

Érase una vez un país de Europa, de la Europa occidental democrática y avanzada por supuesto, que decidió plantear una enmienda a la Constitución para posibilitar la reelección presidencial, y equipararse de esta manera al resto de sistemas políticos de su entorno. Era el único país del occidente europeo donde un ciudadano sólo podía postularse dos veces consecutivas para optar al cargo de jefe de gobierno, mientras que en el resto de Estados, un presidente podía ser reelegido, vía electoral, de manera consecutiva todas las veces que quisiera, o mejor dicho, todas las veces que los votantes le dieran su respaldo mayoritario.

«Ezjakintasuna dela-eta, jendeak ez du AHTren aurka egiten»

Oihane MikeoOihane Mikeo Zabalo
Gasteizko AHT gelditu! elkarlaneko kidea

1988ko irailean Errenterian jaio bazen ere, Lezora joan zen bizitzera Oihane Mikeo. Egun, Gasteizen bizi da eta bertan ari da Itzulpengintza ikasketak egiten. Duela hiru urte sortu zuten unibertsitatean AHT-AUT (Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Unibertsitateko Taldea), eta geroztik Gasteizko AHT Gelditu! Elkarlanean ere badabil.

AHTren gaineko hitzaldiak ematen ibili da pare bat astez Oihane Mikeo Italian, Euskal Herriaren Lagunek Askapenarekin elkarlanean antolatutako bira batean. Kolore guztietako iritziak jaso ditu Mikeok Italian.

 

Janire ARRONDO |-GARA-

Ahmad Sa'adat askatzeko kanpainaren deialdia

ahmad saadatPalestina Askatzeko Herri Fronteko (PAHF) idazkari nagusi Ahmad Sa'adaten aurkako epaia heldu den abenduaren 25ean plazaratuko dutela espero da.
Hori dela eta, elkartasunerako nazioarteko deia egin du Ahmad Sa'adat askatzeko ekimenak (www.freeahmadsaadat.org). Sa'adat egun Palestinan dauden 11.000 preso politikoetako bat da. 2006-ko martxoan Israelgo soldaduek Jerikoko espetxetik bahitu zuten eta ordutik espetxe israeldar batean dago.Ordutik hona, Sa'adaten aurkako epaiketa behin eta berriz atzeratu dute. Epe honetan, Sa'adatek uko egin dio epaitegi israeldarrak onartzeari. Epaileen aurrean hitz egin duenean, epaile militarrak herri palestinarrak pairatzen duen okupazioaren beste tresna baino ez direla nabarmendu du.

Orriak