Euskal Herria Venezuelarekin Irailak 1, gaur eta beti: Caracaseko kaleak chavistak dira, Iraultza Bolivartarrarekin jarraitzen dugu

(Más abajo en idioma castellano)


Venezuelako oposizioak bere gezurrak berriro kaleratzen saiatuko den Irailak 1 honetan, Venezuela Aurrera Plataformatik gure konpromezuan eusteko beharra adierazi nahi dugu. Etengabea den desinformazio, ezegonkortze eta injerentzia kanpainaren aurrean iraultza bolivartarrarekin elkartasunean gure ahotsa gero eta ozenago altxatuko dugu.

Iraultza Bolivartarra inperialismoaren eta Venezuelako oligarkia konplizearen jo puntua direla badakigu, baita horretarako bere esku dituzten arma guztiak erabiliko dituztela eta Gobernua kanporatzeko saiakeretan etsituko ez dutela ere. Baina nahiz eta  momentu korapilatsua igaro, gaurko Venezuela ez da garai batean izandako inperialismoaren morroia. Borrokan emandako urte hauek internazionalismoa eta sozialismoaren eraikuntza inperialismoaren eta bere esplotazio ereduaren aurkako tresna baliagarrienak direla erakutsi digute.

Horrexegatik, Venezuela eta Latinoamerikako herrialdeen aurkako erasoen larriagotze honetan Euskal Herrian Venezuelako Gobernuaren erresistentzia deialdiarekin bat egiten dugu. Irailak 1 honetan Venezuelako herri mugimenduak kaleak herriarenak direla berriro erakutsiko du, Caracaseko Bolivar Etorbidetik eta herrialde osoan zehar herri organizatua gehiengoa dela eta amore ematen ez duela erakutsiko du. Euskal Herritik gure ahotsak haiekin batera altxatzen
ditugu:

KALEAK CHAVISTAK DIRA! GORA VENEZUELAKO IRAULTZA BOLIVARTARRA!

 


 

Datorren irailaren 10ean Bermeoko jaietan, Visca la Terra!

Azken kronika Bolibiatik: JALLALLA BOLIBIA!

Hiru aste eta gero Bolibiako brigada iritsi da amaierara. Aldaketa prozesuan sakontzeko eta herri indigenen borroka ezagutzeko asmoz iritsi ginen abuztu hasieran Santa Cruzera eta aste hauetan zehar errealitatea ahalik eta ikuspuntu zabalenetik ikusten saiatu gara. Irakurri osorik

Venezuelako brigadaren kronika: Estatu Komunala helburu

Chavezek, iraultza Bolibaltarra sozialistatzat ezaugarritu zuenetik, herriaren boterea eta partaidetza bermatzeko proposatu zuen herri antolaketa modua honakoa da:


Consejo Comunal--> Comuna--> Ciudad Comunal--> Federación Comunal--> Confederación Comunal--> Estado Comunal

 

Adibide zehatzekin azaltzen da kronika honetan. Irakurri osorik

  • “Consejo Comunal”: Parte-hartze demokratiko zuzenerako instituzio iraultzaile berriak dira eta autogobernu komunitariora bideratuta daude. Erabakigune garrantzitsuena ACC (Asanbelas de ciudadanos y ciudadans) da, bertan edozein herritarrek hartu dezake parte.

Kontseilu bakoitzak,  denen artean erabakita, ordezkari ezberdinak aukeratzen ditu “boceroak”. Ordezkari hauek arlo ezberdinetakoak izan daitezke, besteak beste: komunikazioarena, urarena, segurtasunarena, elikadurarena, lurra eta lurraldearena, etab.

  • “Comuna”: 6-7 kontseilu komunal artikulatzen dira eta komuna bat osatzen dute. Komuna aukeratzeko, lurraldeak tradizio historiko-kultural komunak izan behar ditu. Prozesu bolibartarrak sorturiko instituzio eta kontzeptu iraultzaileena dela esan genezake. Komunen lege organikoak (2010), esan bezala “Es la celula fundamental del Estado Comunal”.

Erabakigune garrantzitsuena parlamentu komunala da eta bertan parte hartzen dutenak: kontseilu komunaletako “boceroak”, “organización socio-productivas” jabetza sozial-komunaleko enpresen “boceroak”, kontseiluen “boceroak”, fabrika sozialistetako “boceroak”, etab. dira.

Komuna bakoitzak martxan dituen ekoizpen proiektuetatik (bai lehenengo, bigarren edo hirugarren sektorekoak) soberakinak lortzen badituzte, hauek alde batetik proiektuan bertan inbertitzen dituzte, beharrizanik egon ezkero, makineria berria erosteko, adibidez. Oraindik soberakina balego, Komunan aurkezten dute zenbatekoa, eta bertan erabakiko da zein proiektutan inbertitu beharko den edo komunako zein beharrizani erantzun beharko dion. Helburutzat, kapitalismoaren bihotza den plusbaliarekin akabatzea dute.

  • “Corredores Comunales” edo “Ciudad Comunal”: Komuna ezberdinak artikulatzen dituen instituzioa da.
  • “Estado Comunal”:

Azken helburua, komunez osatutako herrialdea eraikitzea da, esan bezala, jendartearen burujabetza ziurtatzeko, hau da autogobernu komunala. Estatu komunalaren azken helburua Estatu burokratiko eta burgesarekin amaitzea litzateke, hau da, instituzio liberal burges antidemokratikoekin (parlamentarismo liberalarekin) bukatzea eta herri demokrazia sozialista horizontalki eraikitzea.

Gaur egun, Kontseilu Komunal ugari dago, 30.000. Komunak ere badaude, 1.000 inguru eta baita zenbait Korridore ere. Estatu Komunalaren bidean lanean dabiltzan korredoreak ere ezagutu ditugu, nahiz eta helburu hau bere osotasunean lortzeko aukera oraindik urrun dagoen.

Antolaketa sistema benetan interesagarria iruditu zaigu, baita ezagutu ditugun Komunak eta Kontseilu Komunaletan bizi, antolatu eta lan egiteko moduak ere. Komunakideek proiektuaren partaide sentitzen dute beren burua eta horrek eramaten ditu utopia errealitatetik hurbilago sentitzera.

Barneraturik dute, benetako askatasuna norberak eraikitzen duena dela eta beraz, Estatua laguntzailetzat duten arren, argi dute, beren egitasmoen motorra eurak direla. Beraz, ezagutu ditugun adibide ezberdinak azalduko ditugu, gure errealitatera ekar ditzakegun proposamenak direla iruditzen baitzaizkigu.

Dena den, gure ikuspegitik eta zehazki ekonomia feministaren begiradatik honako kritika egin daiteke:

Ekonomiaren ikuspegi heteropatriarkatu eta androzentrikoarekin bukatzeko asmoz hainbat ekonomialari feministek, zaintza erdigunean kokatzea planteatzen dute: “lana” kontzeptua emakumeen esperientzia historikotik birdefinitu eta etxeko eta zaintza lanak jendartearen ongizatean (emozionala eta fisikoa) eragiten duela ikusarazi behar da. Bestetik, kontutan hartu behar dugu kapitalismoa ezingo litzakeela mantendu etxeetan dohainik egiten den lanik gabe, izan ere, honek soldatapeko langileen lan-indarra erreproduzitzea ahalbideratzen du.

Estatu komunalak ez du etxeko eta zaintza lanaren demokratizazio eta kolektibizazioa planteatzen, are gutxiago, “epizentrizioa”. Cristina Carrascok esan bezala, “El cuidado como eje vertebrador de la nueva economía”. Hala ere, kontseilu Komunaletako elikagaien batzordeak norabide honetan lanean ari direla esan daiteke.

 

Orriak