Parlamentuko alfonbraren azpira begira. Azken asteotan bisita ugari izan dira Autonomi Erkidegoko legebiltzarrera. Baina ez nolanahiko bisitak, Marokoko kontsula eta Israelgo enbaxadorea hain zuzen ere. Biak ala biak, bi estatu okupatzaile eta zapaltzaileren ordezkariak.
Protokoloaren izenean arrera ederra egin diete parlamentuko saloietan bi mandatari hauei. Agintari euskaldunek, lokaztutako zapatekin alfonbrak zikindu beharrean, nahiago izan dute odolez zikindutako oinetakoak ekarri. Ez da kontu berria baina, askotan ekarri baitituzte holako jendilajea Gasteizko Legebiltzarrera. Euskal Burgesiak, nahiago baitu herri zapaltzaileetako burgesiekin harremanak egin, herri zapalduen arteko elkartasun harremanak burutu baino. Interesak interes, argi gelditu zen aurreko astean legebiltzarraren aurrean egin zen elkarretaratzean, nor dagoen norekin.
Baina protokolotik haratago, hain isilpean egindako hitzorduen atzean, ziur gaude badirela argitara eraman nahi ez dituzten ezkutuko negozioak. Horren adibide dugu Israelgo enbaxadoreak eta Urkulluk egindako bilera. Duela urtebete jakin genuen Eusko Jaurlaritzako nazioarteko lehentasunen barruan zegoela Israeleko Estatu Sionista. Zein negozio egitera etorriko zen oraingoan?