Bai, NATO, ongi ezagutzen zaitut

Ez, ez zintudan zure sorreran ezagutu. Ez nuen bloke kapitalista eta sozialistaren arteko gerra hotza ezagutu. Ez nuen Berlingo harresia ezagutu, ezta hau erortzean zuk izan zenuen garapena. Eta bakea ere ez dut ezagutu, ezta zu gabeko egoerarik. Ez dut erreferendumik ezagutu, eta noski, duela 30 urte ez nuen bozkatzerik izan, ezin izan nuen erabaki zure egitura militarraren parte izan nahi nuen ala ez. Ez baiezkoa, ezta ezezkoa. Ez nuen bozkatu, eta ez dut geroago izaterik izan.

EUSKARAZ

CASTELLANO

 

Andrés Ruggerirekin hitzaldiak!

ANDRES RUGGERI argentinarra gure artean izango da egun hauetan hitzaldi interesgarri batzuk ematen.

  • Martxoaren 10ean goizeko 11:30tan Leioako Kanpuseko Liburutegi zentraleko hitzaldi aretoan

"Latinoamerikan neoliberalismoaren aurrean Herri boterea eraiki"

  • Arratsaldeko 19:00tan Bilboko Ekoetxean

"Autogestión obrera y Poder Popular en Sudamérica"

 

 

Herrialde Katalanak ezagutuz

Herrialde Katalanetako egoerareren berri ematen da ondoko bideoan.

Historiatik hasita, alderdi ezberdinen proiektuak eta interesak aztertuta, eta etorkizuneko galdera ikurrak planteatuz.

Guzti hori, Askapenarekin bertara joandako brigadisten ahotik.

Inoiz baino ozenago diogu: internazionalistak gara, feministak garelako!

Aurtengo Martxoaren 8a ez da inolaz ere oharkabean pasako den emakume borrokalariaren beste edozein egun bat. Aurten Askapenako emakumeok, gogor salatu nahiko genuke azken bost urteetan jasan behar izan dugun ezinegona, baita ozen esan ere, gure militantzia kriminalizatu nahi izan duten horiei, Euskal herri feminista eta internazionalista eraikitzen jarraituko dugula eta edozein erasoren aurrean emakume internazionalistak prest egongo garela erantzuteko.

Honekin batera, dei egin nahi diegu, Euskal herriko emakume zein munduko emakume guztiei, lanean gogor eta tinko jarraitzeko, ez dagoelako antolatutako emakumerik gabeko herri askerik. Hori dela eta, jarrai dezagun lanean bide luzea baitugu aurrean. Hari beretik, aipamen berezia egin nahiko genioke eguneroko lanean borroka etengabean ari diren kurdistango emakume borrokalariei eta baita KJA antolakundeko burkideei ere, bejondeizuela! Emakume iraultzaileok hainbeste amesten dugun emakume askeez osaturiko jendarte parekide hori gero eta gertuago dago eta ezinbestean emakumeek sortutako baldintzen ondorio izango da.

Apirilak 9 feministok prest, denok Gasteizera!

Gora munduko emakumeen borroka!

Orriak