Bideo honetan Brasilgo okupazioen testuingurua eta MSTren borroka azaltzen da, baita Saco do Céu etxaldearen okupazioaren garapena ere, brigadistek beraiek hartutako irudi eta grabazioekin.
Movimento dos Trabalhadores Rurais Sem Terra mugimenduak 30 urte darama Brasilen nekazal erreforma aplikatzeko borrokan. Izan ere, Brasilen lurjabe handiek lur eremu asko dituzten bitartean (horietako asko azpierabilita) 120.000 nekazari familiek ez dute lurra lantzeko eta duintasunez bizitzeko. Lurrak banatzeko borroka horretan, etxaldeen okupazioa tresna garrantzitsuena bilakatzen da gobernua presionatzeko nekazal erreforma aurrera eramateko. Konstituzioan bertan jasota badago ere, Estatu-burokrazia eta lurjabe eta nekazal-negozioaren transnazionalekiko konplizitateak kolonialismo portugaldarretik jasotako bidegabekeri hau mantentzea ahalbideratzen du. 2015eko abuztuan Brasilen egondako Askapenaren brigadak aukera izan zuen Mato Grosso do Sul-en garatutako okupazio batean parte hartzeko. Okupazioa nola gauzatzen den eta kanpamendu bat nola eraikitzen den lehenengo pertsonan bizitzeaz gain, MSTren barne antolaketa eta herri boterearen adierazpen argia ezagutzeko aukera izan zuten brigadistek
Lehenik eta behin, zorionak. Zorionak noski Dabid, Haritz, Walter, Gabi eta Unairi zein Askapenari, atzo ezagututako epaiagatik. Beraientzako ez-ezik ordea, zorionak azken hilabeteotan internazionalismoaren eta eskubide zibil eta politikoen alde Herriak Libre dinamikan zein beste hamaika modutan lanean aritu garen guztioi. Epaiaren aurreko borrokak eta mobilizazio herritarrak epaia bera are gozagarriagoa egiten du.
Gaurko prentsaurrekoan Iruñeako Kalekalden eratu den Babesgunea aurkeztu da. Bertan 5 auziperatuei babesa agertzeaz gain Askapenaren aurkako balizko legezkanporatzea salatzeko eremuaren berri eman da. Gaurtik aurrera ekitaldiz josiko da, elkartasunetik konpromisora pausuak ematen joan gaitezen.
Datorren astelehenean asanblada irekia antolatuko da arratseko 19:00etan Babesgunean bertan.