(Behean erderaz, abajo en castellano)
David Soto, Unai Vazquez, Gabirel Basañez, Aritz Ganboa eta Walter Wendelin auziperatuen artikulua
Gezurra hasi da. Poliziaren sarekada eta atxiloketak orain bost urte izan ziren. Bost urteren buruan San Fernandoko Auzitegira iritsi da Askapena, Askapeña, Elkar Truke, Herriak Aske eta gu boston aurkako prozesua; Auzitegi Nazionalera.
Orain bost urte atxilotu gintuzten. Gu atxilo eta “ETAren nazioarteko egitura” bururik gabe utzi zutela esan zuten. Lau urte behar izan dira orduan barne ministroak eragindako titularrak hutsaren hurrengoa bezala geratzeko. Joseph Goebbles naziak esan bezala, hamaika aldiz errepikatutako gezur bat errealitate bihurtzen da. Baina, azterketa objetibo bat eginez gero, agerian geratzen dena dena zera da: gezur hutsa dela.