Submitted by admin on Az, 2015/11/25 - 13:20
Askapenak euskal internazionalistoi dei egiten dizuegu Euskal Herrian burutuko diren mobilizazioetan parte hartzera. Autodefentsa feministaren bitartez soilik garaituko dugulako indarkeria matxista hemen nola mundu guztian!
MOBILIZAZIO DEIALDIAK
Submitted by admin on Ar, 2015/11/24 - 22:46
Milanoko jendarteak Euskal Herriko borrokaren gordinak ezagutzeko Asier eta Biok filmaren proiekzioa antolatu du Milanoko Euskal Herriaren Lagunak-ek. Beste behin ere, gure borrokaren errealitatea ezagutarazten jarraitzen dute gure herriarekiko elkartasuna zabaltzeko asmoan. Euskal Herriaren alde egiten den elkartasunaren beste adibide polit bat.
Submitted by admin on Az, 2015/11/18 - 21:02
(Abajo en castellano) Azaroaren 16tik 19a arte Bilbon, Donostian eta Iruñean izango dugu Cristina Escobar, Kuba eta AEBen artean dauden elkarrizketetan espezializaturiko Kubako Telebista eta teleSURreko kazetaria.
Honen ondoren, abenduaren 4a arte, konferentziak emango ditu Estatu Espainiarreko beste hainbat lekutan, bertatik egingo duen biran.
Elkarrizketak adosteko 944151107 eta 656410687 telefono zein medios@euskadicuba.org edo cubainformacion@cubainformacion.tv helbide elektronikoekin jar zaitezkete kontaktuan (Jose Manzanedak koordinatua).
Submitted by admin on Az, 2015/11/18 - 20:57
Kapitalismoaren fase gorena bezala definitu zuen Leninek inperialismoa, XIX.mendearen bukaeran, neo-kolonialismo fase berri baten ostean, potentzia inperialek mundu osoa nola elkarbanatu zuten ikusi ondoren. Egoera horiek sorrarazteko, gudak, herri osoen mugimenduak, zapalketa sistema orokortua, bizitzaren merkantilizazioa, naturaren ustiapen amaigabea, edota mundu ikuskera indibidualistak garraiatzen ditu boterea duten herrialdeetako kapitalak mundu osoan zehar. Ostera, jazarpen inperialistak, dimentsio sortzaile bat ere badu, eta horrela, munduko edozein txokotan inperialismoak bere atzaparrak sartzen dituen bakoitzean, herri erantzun mugimenduak eratzen dira. Erresistentzia mugimendu horiek dira, hain zuzen, mundu berri baten aukera irekitzen dutenak etengabe. Baina zer dakigu munduan dauden borroken inguruan?
Orriak