OTAN Euskal Herrira iritsi da Gerra Hotzetik egin gabeko maniobra militar handienak burutzera. “Trident Juncture” maniobretan OTANen parti diren herrialdeak ari dira parte hartzen, eta gaur hasi da operazioaren bigarren zatia.
Gerrarako entrenatzen dira Aliantza Kriminal honen soldaduak, inperialismoaren agente militar bezala. Gogoan ditugu oraindik OTANek egin dituen intebentzio militarrak, eta ezkutuko esku-hartzeak: Jugoslavia, Irak, Afganistan, Libia, Siria, Ukraina… eta baita zertarako egin dituen ere: OTANen parte diren herrialdeen hegemonia zabaldu, eta herrialde anti-inperialisten edo beste hegemoniekin lerratzen direnak ahultzeko, baliabide naturalak lapurtzearekin batera.
Atzo egunez, orain arteko epaiketa politikoetan auziperatuekin egin bezala, Madrileko Libre ekimeneko lagun eta herritarrek ongi etorria egin zioten Walter, Unai, David, Gabi eta Aritz auziperatuei. ILuntzean Borromeon hainbat lagun batu ziren eta bai Libre Madrid dinamikako kideek, bai eta auziperatuek hitza hartu zuten. Hemen Walter Wendelin auziperatuaren hitzak.
Aitor Merino aktore eta zuzendaria Walter, Gabi, Unai, David eta Aritzen aurkako epaiketan izan da ikusle modura lehenik eta behin auziperatue babesa adierazi eta bestetik, berak azaldu bezala bertatik bertara "antzerki" hau ikusteko.
Pasa den urriaren 3an, Herriak Libre dinamikaren baitan Galdakaoko militante internazionalista, herri mugimenduko kide eta aktibistek espainiar estatu inperialista epaitu eta herri zapalduetako banderak gogor astindu zituzten.