Askapena, Askapeña eta 5 militante internazionalisten aurkako epaiketa urriaren 19an hasiko da

* Argazkia apirilaten 25ean Zarautzen, Euskal Herriko zein nazioarteko babesa jasotzeko buruturiko ekitaldi politikoa

Espainiako Auzitegi Nazionalak jarri du Unai, Gabi, Aritz, David, Walter, Askapena, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke elkartean aurkako epaiketaren hasiera data: urriaren 19an. Egoera honen aurrean, Euskal Herriko eragile eta mugimendu ezberdinetako kideekin batera, epaiketa politiko berri hau salatu eta eta elkarrekin, internazionalista bezala, herri bezala erantzun sendo bat emateko abian jarriko den Herriak Libre dinamika aurkeztuko dugu datorren uztailaren 4ean, Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan burutuko den agerraldia masiboan. 

Ezin da inolaz ere onartu epaiketa politiko berri hau, Espainiar Estatua ez delako inor euskal internazionalismoa epaitzeko. Alderantziz, euskal herri internazionalista bera da Espainiar Estatua epaitu behar duena bere izaera inperialistarengatik. Horregatik, Herriak Libre dinamikaren bitartez Euskal Herrian zehar herri epaiketak burutuko ditugu Espainiar Estatuaren izaera inperialista agerian utziz eta epaiketa guzti hauek sententzia bakarrean batuko ditugu, herri sententzia batean.

La mano del ex juez Garzón sigue presente en la represión contra el pueblo vasco

COMUNICADO DE EHL (CAPITULO ARGENTINA)  AMIG@S DEL PUEBLO VASCO

Son 107 las Herriko Tabernas (Tabernas populares vascas) que el fascismo español ha incautado y pretende vender para seguir llenando sus arcas del dinero que le roba cotidianamente al pueblo vasco. No es sorpresa para nadie que estos son los métodos que Madrid utiliza desde hace años para frenar las ansias independentistas, pero más allá de eso, vale decir que es patética la maniobra actual, ya que sólo en la cabeza revanchista de un magistrado como fue Baltasar Garzón cabe la idea de que esos locales gastronómicos eran parte de la estructura de lo que el propio Garzón llama “banda armada”.

Aritz Ganboa auziperatuarekiko elkartasunez bazkari herrikoia ekaniaren 27an Arruazun

Datorren ekainaren 27an, Arruazun bertan, Aritz Ganboa bizilagun eta militante internazionalistaren aurkako epaiketa dela eta bazkari herrikoia antolatu dute festetan.

Aritz Ganboa de Miguel, egun Arruazun bizi bada ere, Iruñeakoa da. Ikasle eta gazte bezala, ikastetxean eta Donibaneko Gazte Asanbladan egin zituen bere hastapenak eta beranduago Iturrama institutuko Ikasle Abertzaleaken eta herrian, Arruazun, “Arbazuko Euskera Taldia”n, euskara eta Arruazuko euskalkia sustatzeko. Gaztetatik ordea, errepresioaren aurkako atala zein intsumisioaren aldeko mugimenduaren ekarpenak egin zituen eta hain zuzen ere, intsumitua izateagatik 10 urteko inabilitazioa ezarri zion epaileak.

Aida errefuxiatu gunetik "dabke" dantza herrikoa Euskal Herrira

Israelek 2014an burutu zuen oldarraldi basatia hasi zeneko lehen urtemuga betetzear dagoen honetan, Palestinako hainbat gaztek osatutako dantza talde bat Euskal Herrira datorkigu. Belen hiriaren ondoan dagoen Aida errefuxiatu guneko Lajee kultur zentrokoak dira www.lajee.org eta Palestinako zein Ekialde Hurbileko beste toki batzuetan tradizionala den "dabke" dantza herrikoia dakarkigute.

Orriak