Datorren uztailaren 18an Aizpurgin, David Soto auziperatuaren herrian epaiketa, eskaera fiskalaz eta Herriak Libre dinamikaz hitz egiteko asanblada informatibo eta irekia antolatu dute. Arratsaldeko 18:00etan izango da Idorroki elkartean.
Dabid Soto Aldazek 44 urte ditu eta Barañaingoa da. Bere militantzia gazte mugimenduan hasi zen. Eta 1990n hamarkadako saltsa gehienetan ibili zen: irrati libreak, soldaduzkaren kontrako borrokan, hainbat okupaziotan… konpromiso hori eten egin nahi izan zuten eta 2000. urteko irailean Iruñean atxilotu zuten EKINen kontrako sarekada batean beste 19 lagunekin. 8 hilabete egin zituen espetxean eta 7 urte beranduago 18/98 prozesuan epaitu eta absolbitu zuten.
2010ko irailaren 28an ordea berriz ezagutu zuen Davidek ziega beltza. Hiru hilabete pasatu zituen espetxean eta beste inputatuei bezala, neurri oso zorrotzak jarri zizkioten kalera ateratzeko: Estatutik ateratzeko debekua, 60.000 euroko fidantza, astero sinatzera joateko agindua, pisua eta kontu korrenteak enbargupean…
Otsailean jakin zen kalifikazio fiskalak isun ekonomikoa eta 6 urteko kartzela zigorra eskatzen zuela Gabi, Unai, Walter, Dabid eta Aritz kideentzat eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eta disoluzioa.