Pasa den igandean Greziako erreferendumean nagusitasunez ezezkoak irabazi ostean, herritarren % 60 a baino gehiagoren babesean, Askapenak honako hausnarketa plazaratu nahi luke:
1. Greziako herri langileak herri sektoreen aldeko eredu alternatibo baten alde egin du, burujabetza eta herri duintasunaren defentsan irmo ageri da igandetik hona, nahiz eta ikaragarria izan Europar Batasuneko egitura eta Kapital Handi europearrak burutu duen kanpaina: terrorismo mediatikoa, txantai politiko, ekonomiko eta finantza arlokoa... Historikoa izan da beraz erreferenduma, kapitalismoaren izaera neoliberala ezbaian jarri duelako, austeritateari ezezkoa esan diolako, ezezkoa Troikaren diktadura politikoari, baiezkoa aldiz, herritik eta herriarentzat eginiko eredu sozioekonomikoari, baiezkoa burujabetza politikoari.
Gaur goizean, Gasteizko Andra Mari Zuriko eskailerak internazionalismo, konbikzio eta indarrez bete ditugu. Askapenaren aurkako epaiketaren testuinguruan 160 pertsona inguru batu gara zapi palestinar laranja lepoan, oinetakoa eskuan Herriak Libre ekimena aurkeztu eta Espainiar Estatu inperialista epaitu eta kondenatuko dugula adierazteko.
Bertan izan dira besteak beste David, Unai, Gabi, Aritz eta Walter auziperatuak, belaunaldi ezberdinetako militante internazionalistak, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaileak, herri mugimenduko kideak, Askapeña konpartsako kideak eta han eta hemengo borrokalariak. Guztien izenean Aitziber Martinez de Lagos eta Txerra Bolinaga kideek hartu dute hitza, hemen irakurritakoa (abajo en castellano):
Espainiako Auzitegi Nazionalak azkenik, jakinarazi du Askapenaren aurkako epaiketaren data. Datorren urriaren 19tik azaroaren 2ra, Askapena bera, Askapeña konpartsa, Herriak Aske eta Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eskaerez gain, Aritz, Unai, David, Gabi eta Walterrentzat seina urteko gartzela zigorra eskatzen dute.
Injustizia berri honen aurrean, auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile, herri mugimenduko kideak eta han eta hemengo borrokalariak elkartu gara, HERRIAK LIBRE izendatu dugun dinamikaren berri emateko.
Iaz egin bezala, aurtengo San Ferminetan ere herri mugimenduan lanean diren eragile batzuk uztailaren 12an elkartuko gara egitarau xume baten inguruan. Urtean zehar egiten dugun lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko helburuarekin elkartu gara Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, Askapena, IruñHerriko Harresia eta Sortzen. Aurtengoan, gainera, kutsu berezia izanen du egun honek epaiketa politiko baten atarian dagoen Askapena erakundeari babesa emateko ere baliatuko dugulako.
Uztailaren 9an Donostian eta Bilbon elkarretaratzeak burutuko dira Boikot Desinbertsio eta Zigor kanpainaren 10 urteurrena ospatu eta elkartasunez kanpaina hau sustatzera dei egiteko.