“Baten kontra egiten badute, denon kontra ari direlako”

Saioa Iraola (Bilgune Feminista), Iñigo Leza (Fracking Ez!), Leire Azkargorta (Ikasle Abertzaleak), Nestor Esteban (Euskal Herrian Euskaraz), Patrizia Muñoz (Elkartzen), Martxelo Alvarez (Ahaztuak 1936-1977) eta Amaia Nicolas (Sare Antifaxista) kideek idatzitako iritzi artikulua.

Pasa den otsailaren 14an, auziperatuekin batera aurre egin beharko dioten epaiketaren gaineko irakurketa egin zuen publiko Askapenak. Beste behin ere, Estatu Espainolak, bere ilegalizazioa bilatuz, herri mugimenduko eragile bat jarri du bere jo puntuan eta beste modu batera izan ezin den bezala, erasotuta sentitu gara.

Kasu honetan, Askapena erakunde internazionalista, baina berarekin batera, Askapeña Bilboko Konpartsa, Herriak Aske elkartea eta merkataritza justuko Elkartruke enpresa ilegalizatu nahi dituzte. Ez da lehen aldia Estatuak egunkariak, herri mugimenduko eragileak, fundazioak... itxi nahi izan dituena. Oso ezagun dugu eta mina ematen digun arren, ez gaitu harritzen.

Comunicado de la fundación Pakito Arriaran ante el injerencismo imperialista: organización, solidaridad entre pueblos y socialismo

La Fundación de Solidaridad Internacionalista Pakito Arriaran se suma a la multiplicidad de voces individuales, de colectivos e instituciones en rechazo a la reciente orden ejecutiva imperialista que identifica a la República Bolivariana de Venezuela como amenaza para la seguridad nacional de Estados Unidos.

Por absurdo que pueda ser este nuevo paso en la cadena de acciones injerencistas contra nuestra Patria, un comunicado de tono guerrerista no puede ser tomado a la ligera. La historia de los Estados Unidos --sus muchas intervenciones militares desencadenadas por pretextos y fabricaciones similares a las de la reciente orden ejecutiva de la Casa Blanca-- implica que no podemos bajar la guardia, que estamos llamadxs a organizarnos, a prepararnos, que estamos convocados a avanzar con paso firme en la construcción de una Patria soberana y socialista.

Ilegalizatu nahi duten internazionalismoa (III)

Zer da Askapena? Qué es Askapena?

Aurreko urteetan Elkartasun internazionalistak politikoa behar zuela izan (1992-1997) berretsita, Palestinan sionismoa eta inperialismoari hortzak erakutsi zizkion II. intifadaren irudiak heldu ziren gurera.  Baita Turkiako militarren errepresio etengabearen aurrean zutik mantetzen zen Kurdistango herriarenak ere, edo eta Europan, estaturik gabeko herrion askapen borrokarenak. Mundu mailako foro sozialetan elkar batzearen beharra azmirratu zen, gerora, irailaren 11ko gertakarien ostean inperialismoak orden berri bat ezartzeko neurrien aurrean berretsi zena.

Euskal Herriak OTANi ez, TTIPari ez!

29 urte igarotzera doaz 1986ko martxoaren 12 hartatik. Orduan, Hego Euskal Herriak, gure herriaren historia antiinperialistako erabaki esanguratsuenetakoa hartu zuen: 931.367 gizon-emakumek, hau da, emandako botoen %62-k, ezezko borobila eman zioten OTANi. 29 urte beteko dira eta Euskal Herriak, bere erabaki irmoa gorabehera, egitura politiko-militar horretan indarrez sartuta jarraitzen du, berori giltzarri izanik estatubatuar eta europar estrategia inperialista garatzeko.

Testuinguru honetan, Zarautzen, Gasteizen eta Laudion OTAN-TTIP EZ aldarripean ekimen ezberdinak antolatu dituzte.
Zarautzen, martxoak 11, hitzaldia izango da arratsaldeko 19'00etan Putzuzulo Gaztetxean Lur Gil Donbassen izandako kidearekin "Zergatik gerra Ukranian? Inperialismoaren ofentsiba berria Europan" izenburupean.

Gazteizen berriz, aste guztirako ekimenak antolatu dituzte. Gaur : "OTAN, el brazo armado del imperialismo" dokumentala ikusgai izango da Errekaleorren

Bihar Aldabe Gizarte etxean arratsaldeko 19'00etan Iñaki Gil de San Viceneterekin "OTANen esku hartzea Donbassen" hitzaldia izango da (erderaz) eta bihar berriz, Andra Mari Zurian elkarretaratzea burutuko da eta jarraian jaialdia Gaztetxean.

Laudion martxoaren 12an elkarretaratzea burutuko dute Lamuza plazan arratsaldeko 19:30etan

Gasteizko herri unibertsitatean, martxoaren 16ean TTIPaz jardungo dugu eta EU2015 estrategiaz

Agurainen martxoaren 18an hitzaldia izango dugu, Donbasseko egoera eta OTANen inplikazioa Ukraniako gerran aztertuko ditugu. 

Ibarran martxoaren 20ean TTIP eta OTAN inperialismoaren tresna biak izango ditugu mintzagai Gaztetxean burutuko dugun hitzaldian. gaztetxean.

Hemen Askapenaren komunikatua martxoaren 12aren inguruan (beherago gazteleraz/abajo en castellano)

Orriak