Llamamiento nacional e internacional ¡La paz de Colombia es con justicia social!

El próximo 7,8 y 9 de abril se celebraran en Bilbao jornadas denominadas “La paz en Colombia es con Justicia Social” un espacio de encuentro cuyo objetivo es respaldar la mesa de negociaciones y la movilización en Colombia de los sectores sociales, campesinos, afro descendientes, de mujeres, exiliadas, exiliados y de todas aquellas personas que exigen la justicia social como requisito para construir una paz estable y duradera. Desde Askapena nos sumamos a esta nueva convocatoria y hacemos llamamiento a participar en la concentración que se hará el 9 de abril en el Teatro Arriaga de Bilbo 19,00 horas.

Gaztelako, kataluinako eta andaluziako mugimendu libertarioaren aurka burututako sarekadaren aurrean Askapenaren mezua

Bere izaera errepresiboari leial, Estatu Espainiarrak herri sektore mobilizatuak zapaltzen jarraitzen du, bai hemen Euskal Herrian eta baita bere inposaketa pairatzen duten beste nazioetan ere. Gaztelako, kataluinako eta andaluziako mugimendu libertarioaren aurka burututako azken sarekadan 28 pertsona atxilotu eta 6 zentro sozial okupatu arrasatuta utzi ditu. Kolpe berri hau Estatu Espainol eta bere konplize lokalek azken hilabeteetan burutu dituzten bidegabekerien adibide argia da.

Martxoaren 10ean 19 gazte arxilotuak izan ziren etxegabetzeak salatzen zituen pankarta bat udal plenoan ateratzeagatik; hilabete honetan bertan jakin dugu 2011an parlamentu katalanaren aurrean burututako manifestazioan parte hartu zuten 8 pertsonen aurkako espetxe zigor eskaera gogorrak; BOEan publikatu eta beraz Ley Mordaza, Zigor Kodearen erreforma eta Pacto anti-yihadistaren behin betiko onarpena; euskal preso politikoen senitarteko eta osasun langileen atxiloketa; 40 euskal preso politikoen euskal herrira hurbiltzeko eskaeraren ukazioa edo eta Errekaleor hustutzeko ahaleginean egindako azken sahiakera. Basakeria eta errepresio kolpe hauek guztiak krisi ekonomiko, intituzional eta territorialari aurre egiteko apustua da: errepresio gogorrena herri eta antolatutako herri sektoren aurka.

Apirilaren 25ean jasotako babes eta elkartasun guztia biltzeko ekitaldi politikoa burutuko dugu Zarautzen

Datorren apirilaren 25ean Zarautzen espetxe eta ilegalizazio eskaeraren aurrean Euskal Herrian eta nazioartean jasotzen ari garen babes eta elkartasun guztia bildu eta borroka internazionalistaren beharrezkotasun eta garrantziaz berresteko ekitaldi politikoa burutuko dugu eguerdiko 12:30etan Modelo Zineman.

Otsailean izan genuen eskaera fiskalaren berri. Bertan Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Dabid Soto, Unai Vázquez eta Gabi Basañez auziperatuen kontrako seina urteko espetxe zigorra eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske y Elkar Truke elkarteen ilegalizazio eta disoluzioa eskatzen zen.

Ia 30 urteko ibilbide honetan herrion arteko xamurtasun sua elikatu eta elkartasun zubiak eraikitzen jardun dugu; brigaden bitartez, eskuhartze inperialistak salatuz edo beste herriekiko elkartasun ekimen eta kanpainak garatuz. Argi utzi genuen Donostiako Doka antzokian 28 urteetako militanteen babespean eginiko agerraldian, estatu espainiarrak ilegalizatu nahi duena internazionalismo iraultzailea, abertzalea eta herri mugimenduko kidea dela. Eta izaera horren erakusle da Euskal Herrian eta nazioartetik jasotzen ari garen babes eta elkartasun guztia.

Atzo Gasteizen komertzio ezberdinek apartheid israeldarrean duten konplizitatea salatu zuten

Atzoko egunez, martxoak 30, Palestinako Lurarren eguna, Gasteizen, Postetxe plazan elkarretaratzea burutu zuten. Bertan Euskal Herrian aritzen diren kate komertzial nagusiek erakusten duten konplizitatea salatu zuten. Izan ere bertan palestinar lur okupatuetako hainbat barazki produktu salgai daukate, hala nola, datilak (Corte Inglés, Carrefour), pipitak (Eroski) edo patatak (Mercadona).

Bitxiak dira Historiaren karanbolak. Gasteiztarrontzat 1976ko Martxoa langile borroka, batzarra eta baita errepresioa eta hilketen sinonimoa ere bada. Palestinar herriarentzat ere halaxe da, izan ere, martxoak 30, Palestinar Lurraren Eguna da.

Orriak