Martxoaren 30ean Palestinar Lurraren eguna dugu eta Askapenatik, egun garrantzitsu honetan BDZren kanpainan gehiago sakondu, euskal jendartean sozializatu eta boikotaren alde indarrak eta atxikimenduak batzen jarraitzeko deia luzatu nahi dugu.
Inoiz baino gehiago, Palestinar herriak behar gaitu, eta guk, deiadar horri heltzeko konpromisoa hartzen dugun bezala, Euskal Herriko gainontzeko eragile zein norbanakoei modu berean egiteko gonbidapena luzatzen dizuegu eta www.yallah-eh.orgataria zuen atxikimendua ikusgarri egitera. Dela komertzio, udal, musika talde, elkarte, enpresa, kontseilu, irrati edo bestelako espazioak BDSaren aldeko eremu izendatzetik, sionismorik gabeko Euskal Herri bat eraikitzera helduko gara.
Dagoeneko batzuk batu gara, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Bakoitzak ahal duena emanez, indarrak bildu eta Palestinar herriari lagun diezaiogun
2010eko irailean, bortxaz askapenako 8 kide atxilotu zituzten. Lau urte beranduago Espainiar Estatuaren benetako asmoa zein den argitu da; Askapenaren eta beraz, euskal herriko mugimendu internazionalistaren ilegalizazioa.
Baina zer da debekatu nahi dutena? Zein da ilegalizatzerainoko beldurra ematen dien proiektu iraultzailea?
Venezuela eta prozesu bolibarraren aurkako oldarraldi inperialista berri honen aurrean "Los pueblos con Venezuela" kanpaina gogora ekarri eta Euskadi-Cuba, Ezker Anitza-IU eta Komite Internazionalistarekin batera datorren martxoaren 31erako Leioako kanpusean, Bilbon eta Irunen hiru hitzaldi daudela gogorarazi nahi dugu
Aurreko asteetan Arrasate eta Urretxun egin bezala, hitzaldietan Venezuelako prozesua bertatik bertara bizi izan duten kideak izango ditugu. Leioako kanpusean burutu den hitzaldian Yolanda Rojas izango da gurekin eguerdiko 13:00etan Gizarte Zientzietako fakultatean 42. gelan.
Askapenako kideok ere bat egiten dugu euskal gizarte eta eragile ezberdinei larunbat honetan Donostian burutuko den mobilizazioan parte hartzeko deialdiarekin. Mobilizazioa, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da Anoetatik, “Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera!” lemapean.
Euskal errepresaliatu politiko eta hauen senide eta lagunen eskubideen defentsan konprometituak dauden 4 pertsonen atxiloketa salatzen dugu. Euskal preso politikoen defentsa juridikoa egoera onartezinean jarri zuen abokatuen kontrako aurreko operazio polizialak, oraingoan, konfiantzazko mediku asistentzia ere galarazi nahi dute. Nahikoa ez balitz, espainiar gobernuak aurrera pausu berri bat eman du senide eta lagunei erasotzen, salbuespeneko espetxe politika honek dakartzan ondorio lazgarriei aurre egiteko senideei asistentzia eta laguntza psikosozialari erasotzen.