Euskal Herrian TTIPari ez!


Europar Batasunaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertso Hitzarmenak (Transatlantic Trade and Investment Partnership – TTIP, ingeleseko laburtzapenean), Kanadarekiko Akordioak (Comprehensive Economic and Trade Agreement – CETA) eta TISA-k (Trade in Services Agreement)  eragin negatibo handia izango dutela ikusirik Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozial ezberdinek akordio hauen kontra batera lan egiteko erabakia hartu dugu. “Euskal Herriak TTIPari EZ” izenarekin akordio hauen kontra batzen gaituen manifestua aurkeztu dugu gaur Bilbon.

Manifestua euskaraz eta gazteleraz irakurri eta kanpainaren jarraipena egiteko sartu www.ttipez.eus helbidean

TTIParen inguruan gehiago jakiteko hemen irakurgai ezberdinak:

- TTIP, zer da eta zergatik egin behar diogu aurka? Askapenaren txostena

- Urtarrilaren 1eko egunsentiaren bila Askapenaren iritzi artikulua

- Zein indar sakonek bultzatzen dute TTIPa? GORA!Herria Askapenaren aldizkarirako Iñaki Gil de San Vicentek egindako kolaborazioa

22 urteko gazte sahararra torturaz eraila El Aaiun-eko kartzela beltzean

Saharako berri agentzien arabera Abdul Baqi Aliyen Antahah 22 urteko gaztea astelehen arratsaldean zendu zen El Aaiun, Sahara Mendebaldeko hiriburuko Kartzela Beltzean.

Urte eta erdiko espetxe zigorra betetzen ari zen gaztea, eta hilabete zeraman kartzelan. Bertako bizi baldintza ez duinen eta humiliagarrien aurka azaldu ostean, isolatua eta etengabe torturatua izan zen joan den asteko asteazkenetik. Diotenez ostiraletik kontzientzia gabe zen, baina hala ere ez zuen inolako mediku asistentziarik jaso.

Hassana libre aldarrikatzeko manifestazioarekin bat egin dugu hogeitik gora eragilek

*bideoa Uriola bidez

* argazkia @Topatu.info bidez

Hasteko honetarako deiatutako mobilizazioen zerrenda osoa eta larunbatean Bilbora juteko autobusen inguruko informazio guztia hemen duzu irakurgai

Gaur goizean Bilbon Euskal Herriko hogei eragile politiko, sindikal zein sozial batu gara, Hassannaren Lagunak izenpean larunbatean Bilbon, arratsaldeko 17:00etan abiatuko den manifestaziorako deialdia egiteko. Hemen agerraldia irakurritako testua euskaraz eta gazteleraz eta atxikimendua eman duten eragileen zerrenda.

Lehenik eta behin, bertaratu garen eragile sozial, politiko eta sindikalek, gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu Hassanna Aaliari, gure adiskide eta sahararren aldeko borrokako aktibista.

Hassanna Mendebaldeko Saharan, Aaiun-en, jaio zen 1988. urtean. 17 urte zituela, bere militantzia politikoari ekin zion, giza eskubideen defentsan eta herri sahararraren autodeterminazio eskubidearen alde. Harez geroztik, eta herrialdetik azken aldiz atera arte, tratu txarrak, tortura eta atxiloketak pairatu ditu polizia-etxe marokoarretan.

Animo Alfon! No pasaran!!!

Presoen aldeko mugimenduko kideen, abokatu eta preso ohien atxiloketak bizi izan ditugu azken egunetan gure herrian, eta testuinguru honetatik hain zuzen ere, indar politiko eta armatu berdinaren eskutik, errepresio gogorrena pairatzen ari den gaztelako herri mugimenduari elkartasun besarkada bat helarazi nahi diogu eta bereziki, Alfon kideari.

Alfon 2012ko greba orokorrean atxilotua izan zen gazte antifaxista madrildarra da. Urte eta erdi espetxean bahituta pasa ostean, 4 urteko espetxe zigorra ezarri diote inkongruentziaz betetako epaiketa batean eta froga moduan poliziaren deklarazioak bakarrik erabiliz. Zehazki, atxilotua izan ondoren topatu zuten lehergailuak zituen poltsa batengatik akusatu dute, nahiz eta poltsa horretan Alfonen hatz markarik topatu ez eta akusazioa baieztatuko lukeen bestelako datu objetiborik ez izan. Euskal Herrian ohituta gauden epaiketa fartxa eta montaje polizial baten adibide berri bat da.

Orriak