Elkartasunetik konpromisora! Euskal Herriak Israeli Boikot!

Gasteizko jaietan, kontzertuak ekin aurretik eszenatokira igo ziren Palestinar zapia eta bengalekin hainbat kide, eta Gazaren aurka Israelgo Estatua burutzen ari den  sarraskiaren aurrean Euskal Herrian emaniko erantzuna bikaina izan dela adierazteaz gain, Palestinar herriari babesa adierazteko modurik onena boikota dela azpimarratu zuten.

Askapenaren Saharako brigada kanporatua izan da!

Jakinarazi nahi dugu atzoko egunez, abuztuak 4 Saharako Askapenako brigada osatzen zuten 6 kideak kanporatu egin zituela Maroko Gobernuak. 

Info7 irratian eginiko elkarrizketa

Bizkaia irratian eginiko elkarrizketa

Joan den larunbatean heldu zen Sahara mendebaldera Askapenaren brigada, urtero bezala. Hasiera batean arazorik gabe sartu ziren Sahara okupatuan, eta bi egun eman dituzte Smara hirian Saharar kolektibo ezberdinekin harremanetan. Gaur goizean baina, El Aaiun, Sahara mendebaldeko hiri garrantzitsueneko sarreran kanporatuak izan dira hiru brigadistak eta arratsaldean berriz beste hiruak. Lehen aldia da Askapenak Saharara antolatutako brigadak kanporatuak direla.

Palestinarekiko elkartasuna etenik gabe adierazi eta Israeli Boikot kanpainarekin konpromisoak hartzera animatzen dugu herria

Azken aste hauetan, inpotentzia eta amorruz bizi dugu Gazaren aurka Israelgo Estatua burutzen ari den sarraskia, etengabeko genozidio baten azken kapitulu odoltsua. Europako agintarien isiltasunari bizkar emanez, Euskal Herri osoan zehar, milaka dira palestinarrei elkartasuna adierazi eta herriz herri sionismoari hortzak erakutsi dizkieten internazionalistak. Zorionak denoi!

Mobilizazio deialdiek aurrera jarraitzen dute. Hemen deialdi batzuk, laster gehiago:

Abuztuak 6

ANTSOAIN 19:30etan ELKARRETARATZEA Euskal Herria enparantzan

IRUÑEA 19:00etan ELKARRETARATZEA Sarasate Pasalekuan

Abuztuak 7

DONOSTIA 20:00etan ELKARRETARATZEA Bulebarrean

Abuztuak 8

ORERETA 19:00etan ELKARRETARATZEA Niessen

Abuztuak 9

BILBO 12:00etan ELKARRETARATZEA Guggenheim Museoan

BAIONA 10:30etan ELKARRETARATZEA Herriko etxea aintzinean

OIARTZUN 11:30etan ELKARRETARATZEA Carrefourren

Sionistekin elkarlanik ez! Euskal Herriak Israeli Boikot!

Askapenaren oharra Euskal Herriari (beherago gazteleraz)

Azken aste hauetan, inpotentzia eta amorruz  bizi dugu Gazaren aurka Israelgo Estatua burutzen ari den  sarraskia , etengabeko genozidio baten azken kapitulu odoltsua.   Iadanik 1400 hildako eta 6000 zauritu baino gehiago utzi ditu eraso honek, eta ia 200 mila lagunek euren etxeak utzi beharrean izan dira. Europako agintarien isiltasunari bizkar emanez,  Euskal Herri osoan zehar, milaka dira palestinarrei elkartasuna adierazi  eta  herriz herri sionismoari hortzak erakutsi dizkieten internazionalistak. Zorionak denoi!

Palestinarrei babesa adierazteko modurik eraginkorrena baina, Israeli Boikota egitea da, hain zuzen,  Palestinako okupazioari amaiera jarri, errefuxiatu palestinarren itzulera eskubidea onartu eta palestinarren askatasuna berma dezaten exijitzeko baliatzen dugun tresna ezinbestekoa.  Zentzu honetan, azken urteetan Israelgo Estatuaren enbaxadore gisan etorri diren kirol nahiz musikariei merezi bezalako harrera egin zaie Euskal Herrian. Jostailu eta bestelako produktuak boikotatzen  aritu gara eta euskal instituzioei harremanak eteteko exijitu diegu hainbat eta hainbat eragilek.

Orriak