Neguko opor hauetan Herri Dendak zabalik Euskal Herriko txoko ezberdinetan

Gasteizen pasa den urrian HERRIOK HARRO! Gune internazionalista zabaldu genuen. Oroitzen? Bada data hauetarako ordutegi berezia izango dugu.  Askapenako ohiko kamiseta, bisera, umeendako arroparekin batera, rona, azukre, kafe eta jaboi ekologiko eskuratzeko aukera duzue bertan. Baina baita produktu berriak ere! Amantalak, katiluak, poteak, kuadernoak, 2014ko egutegiak... Abenduaren 16tik Urtarrilaren 4ra arte goiz eta arratsaldez izango gaituzu 11:00 etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:30etara!

Bilboko Zirika Herri Guneak (Erronda kalea, 12) ere astelehenan ireki zituen ateak. 30 eragile sozial baina gehiagok parte hartzen dugu HerriDenda honetan eta material ezberdina eskura izateaz gain, hilabeteko hitzaldi sorta antolatu dugu. Abenduaren 27an, Askapenak antolatuta, Sardiniako kide internazionalista izango da mediterraneoko herri txiki honen burujabetza eta sozialismoa eskuratzeko borrokaren nondik norakoak azaltzen.

Lizarran ere ostegun honetan abenduak 19 irekiko dute Herri Denda Gaztetxean. Eta oporraldian zehar ostegunero izango da zabalik gure nahiz beste kolektiboen materiala eskuratu ahal izateko.

Irunen abenduaren 21ean irekiko ditu Herri Dendak bere ateak egun osoan zehar. Peña kalean izango gara (24) Hazia Kultur Elkartean.

Laudion ere izango dugu, abenduaren 22an 9:00etatik 14:00tara Aldaikoerreka plazan.

Donostian berriz abenduaren 23 eta 24ean Amaran Herri Azoka antolatu dugu beste hainbat herri mugimenduko eragileekin batera. Egun osoan zehar izango gara bertan.

Sardiniako birak aurrera darrai

Sentitzen dugu baina GAUR asteazkena hilak 18 Iruñako Kalekalden ospatzekoa zen hitzaldia BERTAN BEHERA utzi behar izan dugu. Oraingoz ez dago data berririk finkatuta baina aukerak ikusi eta datozen egunetan jakinaraziko dugu. Eskerrik asko.

 

Badakizu herriaren lehentasunezko borroka bat turismoaren negozioa dela? Badakizu Sardinian 3 poligono militar daudela? Laugarren bat ere bazen baina herri borrokaz lortu zuten kentzea.

Altsasun, Donostian, Barakaldon, Zumaian.... hitzaldiak eman ostean Sardiniako birak aurrera darrai. Asteazken honetan, abenduak 18 arratsaldeko 19:00tan Kalekalden (Kaldereria kalea 28, Iruña). Eta bestela, abenduaren 27an Zirikan Herri Dendan (Erronda kalea 12, Bilbo).

Herrien burujabetza eta sozialismoa lortzeko borrokaz zer ikasia badugulako, zatoz!

Venezuelari buruzko hitzaldia abenduaren 20ean Laudion

Sortu berri den Aiaraldeko Askapena-k, aurtengo Venezuelako brigadako esperientzia baliatuz, abenduaren 20an Laudioko Herriko Plazako gela balioanitzean, 19.00etan, herri horretan ikusi, entzun eta sentitutako bizipenen irudia ezagutzeko aukera izango dugu, oraindik denboran gertu ditugun hauteskunde venezuelarrek sortutako testuinguru interesgarria ere hizpide izango dela.

Abenduak 8ko Venezuelako udal-hauteskundeen garrantzia ukatzerik ez dago, mundu mailan ardatz inperialista boteretsuari men egiten ez dion herri bakarretakoa izanda, venezuelarrek kapitalismoaren kanpo eta barne presioen aurreko jazarpenari zelan eusten diotenaren neurria hartzeko balio izango du.

Venezuelaren kasua herri boterearen adierazpenaren adibide aipagarria den arren, ez da Askapenaren interes-esparruaren atal bakarra. Hego Amerikan Bolivia, Argentina, Uruguay eta munduaren beste aldean Saharako lurralde okupatuak eta Palestina izan dira helmuga urterik urte, beharrezkoa den joan-etorriko elkartasuna hedatu eta horren ezagunak ez zaizkigun errealitateen testigantza biltzeko xedearekin; datorren urteko brigaden kanpainari begira eta dagoeneko martxan dagoen “Europa Astinduz” Askapenaren kanpainarekin erlazio estuan, herri berrietara joateko aukera egongo da 2014ko brigadetan.

Saharar herriaren aldeko ekimena Donostiako PPren egoitzan

Abenduaren 13an arratsaldean Donostialdeko Askapena-k Saharar herriaren aldeko ekimena egin zuen Donostiako Amara auzoan dagoen Alberdi Popularraren egoitza atarian.

Aste honetan bertan, Europar Batasunak eta Marokok arrantza alorrari loturiko akordioa sinatu dute, arrantza-ontzi europarrek (Asko espainiar banderadunak) Sahara-ko urak ustiatu ditzaten. Honako akordio hau Nazioarteko Legediaren urraketa argia da eta baita herri saharauiari dagokion subiranotasunaren kontrako eraso zuzena ere. Estatu espainiarrak presioa handia egin du “arrantza-akordio” hau sinatu zedin eta zehazki, Alderdi Popularrak.

Horregatik, PPren egoitzan “Partido Popular complice de Marruecos. Saharar herria askatu!” zioen pankarta eskegi eta arrain ustela utzi dugu haien egoitza atarian.

Orriak