Atzoko egunez, Espainiako Gobernuaren aginduz Guardi Zibilak buruturiko EPPKko bitartekarien atxiloketa salatu eta larunbatean Bilbon burutuko den “Tantaz tanta itsasoa gara” ekimenean parte hartzera deia egiten dugu
Lehenik eta behin, elkartasun eta animoak bidali nahi dizkiegu atzoko egunez atxilotuak izan ziren Arantza Zulueta, Jon Enparantza, Mikel Almandoz, Aitziber Sagarminaga, Aintzane Orkolaga, Jose Campo, Egoitz Lopez de Lacalle eta Asier Arangureni, baita beraien gertukoi ere.
Euskal Herri aske bat nahi dugu, horregatik borrokatzen gara, horren alde egiten dugu borroka. Askatasuneranzko bidean konpromisoak hartu eta lanean dihardugu egunero, konponbidearen aldeko hautua egin dugulako. Gure hondar alea jarriz, negar eta izerdi tanta bakoitzaz, urratsez urrats bidean egiten ari gara.