(abajo en castellano y francés)
Euskal Herritik Venezuelarekin elkartasuna! 10 urte bide komunalean!
Lerro hauen bidez hurrengo hilabeteetan (2019ko ekainetik 2020ko martxora) abian jarri dugun elkartasun-kanpaina azaldu nahi dugu.
EL MAIZAL Venezuelan dagoen nekazal eremuko komuna bat da. Lara eta Portuguesa estatuen artean kokatua dago eta 22 kontseilu komunal batzen ditu. 2009Ko martxoak 5ean sortu izen zen eta azken urteetan Venezuelako komuna erreferentzialen artean kokatuta da. Bere hastapenetik Komuna oso aktiboa izan da, bai auto-antolakuntzan, autogobernuan zein eremu produktiboan. Komuna oso aktiboa, kritikoa eta dinamizatzailea da. Bere inguruko zonaldeetan beste komuna batzuen sorkuntza bultzatu izan du eta lurren okupazioa eta aktibazioa bultzatu ditu. Azken urteetako krisi ekonomikoarekin eta batez ere, gaur egun, Venezuelan bizi den egoera larriaren testuinguruan (gerra ekonomikoa, kanpo esku-hartzea, eraso inperialista desberdinak…), proiektu komunalek oztopo gehiago dituzte haien alternatibak garatzeko. El Maizalen, bereziki, azken hilabeteetan haziak lortzeko arazoak dituzte.
>>> ELKARTASUN KANPAINA: LAGUNTZA BEHAR MATERIALETAN ETA PROIEKTU EMANTZIPATZAILEAREN BABESA
El Maizal Komunaren proiektuak EHko pertsona desberdinekin harreman eta lotura izan ditu, bai brigadista internazionalistekin zein ikertzaile-aktibistekin. Eta gaurko egoera aintzat hartuz, Venezuelarekin elkartasuna garatzeko ikuspegi erreal eta materialean garatzeko proposamen bat pentsatu dugu: proiektu zehatz bat laguntzea, bere behar zehatzetan laguntzea eta bere proiektuaren ezaugarriak zabaltzea. Horrekin eta hortik abiatuta, gaur egun Venezuela jasaten ari den eraso inperialista ere denuntziatu nahi dugu, baina esan bezala, elkartasun erreal eta material batetik abiatuta. Venezuelaz hitz egin behar da, baina batez ere, Venezuelan garatzen ari diren proiektu eraldatzaile desberdinen inguruan, izan ere, hori da hain zuzen ere, erasoekin kolpatu eta deuseztatu nahi duten proiektu emantzipatzailea.
Elkartasun kanpaina hau El Maizal Komunaren 10. urteurrenaren testuinguruan kokatu nahi dugu. Ospakizun horrekin EHtik bat eginez, haien proiektua ezagutzera emateko. Horrela, lelo nagusia “Euskal Herritik Venezuelarekin elkartasuna! Comuna El Maizal: 10 años de camino comunero” litzateke. Kanpaina 2019ko Ekainetik 2020ko martxora luzatuko lirateke (10. urteurreneko data-epeak errespetatuz). Eta printzipioz, bi ildo-jarduera nagusiekin kanpaina abiatzea pentsatu da (nahiz eta gerora beste gauza batzuk ere integratu ahal izango diren, ala ez):
- HAZIEN BILKETARAKO KANPAINA: 80. hamarkadan Nikaraguarekin abian jarritako “Balas para Nicaragua” kanpainaren leloaren ideia jarraituz, gaurko egoera honetan “Semillas para Venezuela, Semillas para El Maizal” leloa bururatu egin zaigu. Ideia nagusia, El Maizalek haziak lortzeko dituen zailtasunak zabaltzeaz gain, haziak lortu ahal izateko diru bilketa bat zabaltzea litzateke. Horretarako, kontu korronte bat martxan jarriko litzateke eta kanpainarekin batera zabalduko litzateke. Ekimen honekin, haziak lortzeko elkartasun materiala eta zehatza bultzatu nahiko genuke, erreala eta kualitatiboa, baina era berean kuantifikatu ahal izango duguna eta ekoizpenaren arloan hurrengo urteko uztan emaitza argiak emango dituena. Kanpaina honen ildo edo ekimen hau Ekainetik martxora zabalduko litzateke. Ekarpena, hazien bidez, edo haziak erosteko diruaren bidez ahal izango da.
Kontu korrontea: El Maizal_Kanpaina ES40 3035 0028 16 0280101602 (Laboral kutxa)
- EL MAIZAL KOMUNAren PROIEKTUA (ETA, OROKORREAN, IRAULTZA BOLIBARTARRAREN PROIEKTU KOMUNALA) ZABALTZEA: Elkartasun materialarekin batera, Venezuelan Iraultza Bolibartarraren eskutik zabaltzen eta garatzen ari den proiektu komunala ezagutzera ematea eta zabaltzea bilatzen da. Bereziki, herri auto-antolakuntza, herri boterea, alternatiba ekonomiko herritarrak eta autogobernuaren ideietan sakonduz. Hori, El Maizal Komunaren esperientziatik abiatuta egingo genuke hitzaldi desberdinen bidez. Irailetik Martxora bitarte garatuko genuke hitzaldi zikloan, hitzaldiak antolatuko lirateke Euskal Herriko hiriburu eta zonalde desberdinetan. Hitzaldi horietarako material desberdinak prestatuko ditugu, eta lagungarri izango zaigu ere 10. urteurrenerako EHtik bultzatutako El Maizalen blogaren zabalpena. Hitzaldi hauek, antolatuko diren tokietako eragileren batekin elkarlanean antolatuko dira.
Elkartasun kanpaina honetan, bi ildo hauetaz gain, bestelako ekimen, idei edo proposamen batzuk garatu ahal izango dira. Kanpaina irekia da eta era dinamiko batean garatu eta eraikitzea gustatuko litzaiguke.
Eragileak: Amerika Latina Parte-Hartuz, Askapena, Komite Internazionalistak, Euskal Herriko Hazien sarea, Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxa, Ehne bizkaia, Paz con Dignidad, Etxalde, Argia eta Bizilur.