Joanekoa

Euskal Herritik munduko Herri eta borroka ezberdinei egiten diogun elkartasun internazionalista

Urriak 12: atzo, gaur eta beti, inperialismo espainiarraren aurrean Herriok erresistentzia!

Mila arrazoi ditugu Euskal Herrian urriaren 12a ez ospatzeko. Torturatzaileak goraipatzen dira egun honetan, genozidioak txalotu, baina batez ere, 500 urtez herriok bizi izan dugun zapalkuntza ezkutatzen da haien inperialismoa justifikatzeko. Askok argi dugu egun honek zer daraman bere erraietan. Horregatik, egiten ditugu herri eskolak ikastetxeetan. Horregatik mobilizatzen gara, 78ko erregimenaren kontra edota indar polizialak kanporatzeko. Eta nola ez, internazionalista bezala, horrexegatik gogoratzen dugu Abya Yalan gertaturikoa.

Urriak 1: erreferendum bat baino askoz gehiago

Historia egin zuten atzo Herrialde Katalanetan, estatu espainolaren errepresio bortitzaren aurrean. Atzotik aurrera ezer ez da berdina izango. Atzokoa desobedientzia zibilaren praktikaren adibide argia izan zen; instituzio eta herri mailan garatutako herri-desobedientzia masiboa.

Azken hilabetean, asko entzun dugu erreferendumaz, demokraziaz; asko, boto eskubideaz. Asko entzun dugu Generalitataz, akordio nazionalez, Parlamentaz. Tresna erabakigarriak izan dira Kataluniako autodeterminazio eskubidea egikaritzeko prozesu honetan. Baina, askotan, esaten denak baino, esaten ez denak ematen dizkigu egoera ulertu eta posizioa hartzeko behar ditugun elementuak.

Herrialde Katalanei elkartasuna adierazteko bideen inguruan

Hurrengo egunetan, asko izango dira Euskal Herritik Herrialde Katalanetara hurbilduko diren herritarrak. Era berean, asko izango dira Euskal Herrian Kataluniako erreferendumaren alde egingo diren ekimen ezberdinak. Hau ikusirik Askapenatik ekarpen internazionalista hau egin nahiko genuke:

Internazionalismoa, elkartasunean oinarritzen den praktika politiko bat da. Gure herriaren askapen prozesuaren garapenak gainontzeko herrien askapenaren garapenean laguntzen duela eta alderantziz ulertzea hain zuzen. Beraz, elkartasun hau, ez da soilik beste herriengatik egiten, norberaren herriarengatik ere egiten da.

Elkartasuna Altsasutik Herrialde Katalanetara

Herenegun Herrialde Katalanekiko elkartasunez Sakanako herrietan kontzentrazioak burutu ostean, atzo, irailak 21, “Herrialde Katalanak Aurrera! Desobedientziaz, herriok burujabe!” lemapean Sakana mailako manifestazioa egin zen Altsasun.

Orriak