Joanekoa

Euskal Herritik munduko Herri eta borroka ezberdinei egiten diogun elkartasun internazionalista

Errepresioaren aurrean, Herrialde Katalanak endavant!

(abajo en castellano)

Hilabeteak dira Herrialde Katalanen kontrako errepresioa biderkatu dela. Hamarnaka dira  jada urriaren 1eko erreferendumetik hona inputatuak zein kartzelaratuak izan diren herritarrak, eraso faxistak pairatu dituztenak edota beren herriko eskubide sozial eta politikoak defendatzeagatik atxilotuak izan direnak. Puigdemont eta bere kontseilariak izan ziren gatazka Europaren bihotzera eramaten saiatu zirenak baina desobedientziaren zantzurik ez dugu ikusi. Erbestea borrokarako esparru gisa ulertu du, ordea, Anna Gabriel CUPeko diputatu ohi eta Endavat-eko kideak. Desobedientziaren hautuan berresturik, gatazkaren zentzu politikoan sakontzean eta espainiar estatuaren izaera antidemokratiko salatzea da helburu nagusia. Gure babes osoa Herrialde Katalanetako herri borrokalariari eta gure bidelagun izan den eta izaten segituko duen Annari! Sempre amb tu!

Espainiar estatua sorgin ehizan dabilen bitartean, askatasun demokratiko, eskubide zibil eta politiko, eskubide nazional zein sozialak txikitzen dihardu. 155. artikulua geratzeko etorri den honetan, aspaldian ezagutu gabeko oldarraldi errepresiboa bizi dugu estatu espainiarraren menpe bizi garen herritarrok. Gure herrian praktika hau aski ezaguna dugun arren, ezin dezakegu pentsa Herrialde Katalanetakoa afera isolatua denik, gure aurkako erasoa ere badelako. Europar Batasuneko isiltasuna ere aipagarria da, noski, baina ez gaitezen inozoak izan. Europar Batasunak ez du inoiz inolako estatu kideren demokrazia zalantzan jarri eta are gutxiago salatu, errepresioa orokorra baita gaur egungo Europan eta boomerang efektuaren beldur dira gainontzeko estatu kideak. Tamalez, berriro ere, begi bat beti zabalik izatera kondenatu nahi gaituzte.

Azken urteotan Euskal Herrian elkartasunetik konpromisorako pausuak eman ditugu hamaika egoeren aurrean, eta oraindik ere gure etxeetako ateak zabalik mantentzea ezinbestekoa izango zaigu. Herrialde Katalanei elkartasuna modu errealean ematea ahalbideratuko dituen baldintzak sortu beharko ditugu.

Zentzu horretan, ezinbestekoa izango da, estatu espainolaren jarrera errepresibo eta antidemokratikoa zein Europar Batasunaren isiltasuna irmoki salatzea. Horrekin batera, dei egiten diogu euskal herri langileari Herrialde Katalanei elkartasuna adierazten jarraitzera. Porrota soilik posible delako borrokatzeari uzten zaionean. Hemen ez delako ezer bukatu eta, inboluzioaren aurrean herri oso bat dagoelako bere askatasunaren alde borrokan!

 

Gora Herrialde Katalan independiente, sozialista eta feministak!
Gora elkartasun internazionalista!

Martxoaren 4an Bolibarren Venezuelari elkartasun internazionalista!

Errepresio politikoa hizpide Pariseko EHLko kideek Turkiako eta Kurdistango lagunekin Humanitatearen festan

Larunbat honetan, abenduaren 16an, Turkian gertatzen den errepresio politikoaren inguruko mahaingurua egon da eta bertan parte hartu du Komiteak, Euskal Herriak pairatzen duen errepresioaren testigantza emateko. Turkiako kazetarien sindikatu Nazionaleko kide den Dominique Pradalié, HDPko diputatua den Tugba Hezerrekin partekatu dute tartea.

[[{"fid":"49","view_mode":"default","fields":{"format":"default","alignment":"left","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"link_text":null,"type":"media","field_deltas":{"1":{"format":"default","alignment":"left","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false}},"attributes":{"height":458,"width":400,"class":"media-element file-default media-wysiwyg-align-left","data-delta":"1"}}]]

Turkiatik etorritako lagunak estatu honek erabiltzen duen biolentziaren inguruan mintzatu ziren, bai adierazpen askatasunaren aurka (gaur egun 170 kazetari baino gehiago dira Turkian preso daudenak eta ehundaka komunikabide itxiarazi dituzte), bai herri kurduaren aurka, bereziki preso politikoen egoeran zentratuta.

Jerusalem Palestina da!

Askapenatik gure gaitzespen handiena helarazi nahi diogu aurreko astean Donald Trumpek egindako adierazpenei. AEBek Jerusalem Israeleko hiriburua dela onartzeak, guztiz justifikatzen baitu 1948tik Israelek bultzatu duen kolonizazio prozesu eta okupazio militarra.

Atzo, Haifa, Nazaret, Eilat edo Neguev zena, gaur Jerusalem, Belen, edo Gaza delako. Hitzak hitzak dira, baina, oso kezkagarria da adierazpen honek atzetik duen pisu guztia. Ez da berria AEBk sionismoarekin duen harremanaz hitz egitea. Aspaldidanik dakigu lobby Sionistek Washintongen egiten duten lana, eta alderantziz, Israelen bidez AEBk Ekialde Hurbilean egiten duen desegonkortze lana. Baina, deklarazio honek ez du soilik Palestina jomuga, Ekialde Hurbileko egoera are gehiago desegonkortzea du helburu.

Euskal Herria - Kolonbia, elkartasun zubiak eraikitzen

[[{"fid":"47","view_mode":"default","fields":{"format":"default","alignment":"left","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"link_text":null,"type":"media","field_deltas":{"1":{"format":"default","alignment":"left","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false}},"attributes":{"height":1754,"width":300,"class":"media-element file-default media-wysiwyg-align-left","data-delta":"1"}}]]

 

Uda honetan, Kolonbian izan gara Askapenak antolaturik Euskal Herriko herri mugimenduko militanteok osatutako brigada bat, herrialdearen egoera eta koiuntura berria ezagutzeko, lehen eskutik. Brigadak bi helburu nagusi izan ditu: batetik, herri mugimenduko eragileekin genituen harremanei berreustea, eta bestetik, prozesuak eta FARC-EP gerrillaren eta Santosen gobernuaren arteko Habanako akordioek utzitako errealitatea ezagutzea.

Horretarako, hainbat ekimen eta bilera izan genituen askotariko eragile politiko eta sozialekin, hala nola Marcha Patriótica (elkarte indigenak, afrikarren ondorengoen elkarteak, nekazarien elkarteak, kontrakultura mugimenduak, Giza Eskubideen defentsarako elkarteak, erasotutako emakumeak…), Juventud Rebelde, Federación de Estudiantes Universitarios (FEU) eta Congreso de los Pueblos eragileekin.

Orain, han ikusi eta ikasitakoaren berri emango dugu hainbat hitzalditan

Orriak