Brigaden aurkezpena Kortxoenean Donostin

kortxoenea brigadak Donostialdeko Askapenak brigaden aurkezpena apirilaren 8 an (ostiral honetan) egingo du, 17:00etan Groseko Kortxoenea gaztetxean. Brigadetan esku hartu nahi duzuen Donostialdeko lagunentzat informazioa lehen eskutik jasotzeko aukera.

Hemen daukazue aurtengo brigaden gaineko hainbat oinarrizko informazio.

Idatzi brigadak-abildua-askapena.eus helbidera.

Euskal Herria Palestina egunaren kronika eta bideoa

Giro onean ehundaka herritarrek "Euskal Herria Palestina" egunean parte hartu zuten larunbatean Zestoan. Eguna Euskal Herria Palestina sareak eta Zestoako Palestinaren Lagunek antolatu zuten.

Porrotx pailazoa eta Txan Magoa izan ziren goizeko izarrak ume eta gurasoen gozamenerako. Palestinar dantzek alaitu zuten Zestoako plazako giroa eta herri bazkarian 240 lagunek agortu izan dituzte txartel guztiak. Bazkalostean Nabil bakarlari palestinarraren txanda iritsi eta honek abetsi palestinar eta Txoria txori abestiko bertsio ederra eskeini zituen.

Walterri ongietorria Gasteizen

Estremera espetxetik iluntzeko 8ak pasatxo irten eta gaueko 12:30ak aldera agertu zen "kutxi"-tik Walter. Bere lagun eta senideak zain zituen bertan eta besarkadak, pozezko begiradak eta harrotasuna ez ziren falta izan.  Pankartetako batean "Walter ongi etorri, los que luchan toda la vida, esos son los imprescindibles" Bertolt Brecht-en esaldia ageri zen. Aurreskua eta lore sorta jaso ondoren, txanpaina edan zuten bertaratuek eta ondoren elkarte batean pintxoak eta edateko goxoak dastatu zituzten kontu zaharrak eta berriak konpartitzen zituzten bitartean. Horrelako samur eta normalak izango ziren ongietorri guztiak, polizirik agertuko ez balitz.

Desde Argentina los y las amigas de Euskal Herria saludaron a los 3 militantes excarcelados además de informarnos de que han reabierto a "taberna popular vasca" en Buenos Aires:

Ertzaintzak Gabi eta Iontxuren ongi etorrian 4 zauritu eragin ditu Sopelan

 

Askapenak bere gaitzespenik gogorrena helarazi nahi die, lerro hauen bidez, kargaren arduradunei, Herriko Taberna barruan egiteko agindu eta gero bertan karga egin, zer ez dugu ikusi behar gure herrian?

Saiatu eta saiatu ari badira ere, ez da helduko herri honetara preso politiko bat kartzelatik irten eta beren lagun eta senideak ongi-etorri bat egingo ez dioten eguna!

Iontxu eta Gabi ongi etorri!

Walter eta Unai ongi etorri!

Euskal Preso politikoak ETXERA!

Iturria: Sopela.net

Ertzaintzak Sopelan Gabi eta Iontxu preso ohiak agurtzera hurbildu diren herritarren kontra gogor kargatu egin du eta gutxienez lau zauritu eragin dituzte. Hauetariko bi ospitalera eraman behar izan dituzte. Gazte batek buruan borrarekin jo dute eta odoletan utzi dute. Beste auzokide batek besoan kolpe gogor bat jaso du eta ospitalera hurbildu da. Gainontzeko biak bai buruan eta besoetan kolpe gogorrak jaso dituzte.

Orriak