Leer en castellano
Leer crónica del SAT y de Kaos en la Red de la llegada a Sevilla
Gaur Irailak 8, Askapenak agur berezi bat eta elkartasun osoa adierazi nahi lieke SATeko kideei, langileen azken etapa Sevillara iritsi dela tarteko.
Honela, amaiera eman diete aste osoko ekimen eta protesteiAzkenean iritsi dira Sevillara baina oraindik bide luzea dute egiteko, gainerako herriok bezalatsu.
Egunotan, Banku, Supermerkatu, Hospitale etab.etan hainbat mobilizazio eta salaketa burutu dituzte, sistema honen arduradunak identifikatu eta salatuz, bakoitzari bere izenarekin deituz.
Hala ere, urte askotako borroka daramate Andaluzian herri langilearen defentsan, oraindik baina ez dute duintasun eta adorerik galdu, erasoak eraso, aurrera egiteko zein euren eskubideen defentsan jarduteko.
Azken batean, badakigu ondo borroka dela bide bakarra, ez dagoela beste biderik, hortzak estutu eta geurea dena defendatu baino.
Bejondaizuela!
Gora Anadaluziako langile eta jornalarien borroka!
Gora Andaluzia askatuta!