Leer el comunicado en castellano
Irailaren 26an Hego Euskal Herrian deituriko greba orokorrarekin bat egitearekin batera, Askapenak honakoa jakinarazi nahi luke:
Une gogorrak dira noski herri langileentzat: murrizketa etengabeak, ustez eskubide unibertsalak behar luketen alorretan, kaleratze masiboak, soldaten jaitsierak, prezioen gorakadak, zigor kodean aldaketak, gure eskubideen aldeko borrokak galerazi edo domestikatu ditzaten. Pobreziaren mugak gure etxeetako ateak zeharkatu ditu, larrialdi egoeran bizi gara, bizitzera kondenatu nahi gaituzte.
Hauxe da Kapitalaren eta Estatuen europak guretzat duen errezeta, merkatuak agintzen duen gurpil zoro honek amildegira garamatza, eta ez dago beste biderik honen aurrean borrokatzea baino, bakoitzak beretik baina guztiok batera ekiteko ordua da.